Horrela, bakarrik, eta hizketarako lagunik gabe, sei urtez bizi izan nintzen Sahara basamortuan, matxura izan nuen arte. Zerbait puskatu zen nire motorrean. Eta nirekin, ez mekanikaririk, ez bidaiaririk, ez nuenez, konponketa zail bati, neronek bakarrik aurre egiteko, prestatzen ari nintzen. Hil ala biziko kontua zen. Zortzi egunetarako, apenas nuen edateko urik. Lehenengo arratsaldean, eta edozein kristaurengandik, mila milatara, loak hartu ninduen hondarraren gainean. Ozeanoan, batel baten gainean, naufrago bat baino isolatuago nengoen. Beraz, irudika ezazue nire harridura, eguna zabaltze...


Azken iruzkinak