Horrela, bakarrik, eta hizketarako lagunik gabe, sei urtez bizi izan nintzen Sahara basamortuan, matxura izan nuen arte. Zerbait puskatu zen nire motorrean. Eta nirekin, ez mekanikaririk, ez bidaiaririk, ez nuenez, konponketa zail bati, neronek bakarrik aurre egiteko, prestatzen ari nintzen. Hil ala biziko kontua zen. Zortzi egunetarako, apenas nuen edateko urik. Lehenengo arratsaldean, eta edozein kristaurengandik, mila milatara, loak hartu ninduen hondarraren gainean. Ozeanoan, batel baten gainean, naufrago bat baino isolatuago nengoen. Beraz, irudika ezazue nire harridura, eguna zabaltze...


Nire lagun tuareg bati, behin, basamorturik zailena, gogorrena, beldurgarriena, beretzat zein zen, galdetu nion.Tenere deitzen diote mortuari kel tamahack-ek, eta tenere, berez, bat den arren, mortu guztiak ez omen dira berdinak. Eta guk, euri tantak bereizten ditugun bezala, beraientzat hondar ale bakoitzat, badu, bere izate propioa.Basamorturik gogorrena?Pentsakor jarri zen nire laguna. Geroxeago, eta oraindik bere pentsamenduetan galdurik, "Hiri handia" erantzun zidan, "Hiri handia da morturik bortitzena, izugarriena, beldurgarriena".  


Ibrahim al Koni

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-07-24 19:18

"Ahagar" tribuko burusagiaren opari gisa jaso zuenean, gamelu-kume bat besterik ez zen, baina segituan jarri zen harro-harro eginda, ilargi beteko gauetan. Berak egiten zituen galderak, eta berak erantzuten zizkion bere buruari. "Ikusi  al duzue norbaitek mehari zuri.beltzik? Eta "ez", erantzuten zion bere buruari. "Ikusi al duzue inoiz, hain gamelu dotore, arin eta planta hobeagokorik?" "Ez" "Ikusi al duzue inoiz gamelu formadun oreinik?" "Ez" "Ikusi al duzue gauza eder eta bitxiagorik?" "Ez, ez eta ez. Onartu ez duzuela inoiz ikusi, ez ikusiko, halakorik".Gero ezerezaren zabalerara a...


Azken iruzkinak