Ibrahim al Koni
"Ahagar" tribuko burusagiaren opari gisa jaso zuenean, gamelu-kume bat besterik ez zen, baina segituan jarri zen harro-harro eginda, ilargi beteko gauetan. Berak egiten zituen galderak, eta berak erantzuten zizkion bere buruari. "Ikusi al duzue norbaitek mehari zuri.beltzik? Eta "ez", erantzuten zion bere buruari. "Ikusi al duzue inoiz, hain gamelu dotore, arin eta planta hobeagokorik?" "Ez" "Ikusi al duzue inoiz gamelu formadun oreinik?" "Ez" "Ikusi al duzue gauza eder eta bitxiagorik?" "Ez, ez eta ez. Onartu ez duzuela inoiz ikusi, ez ikusiko, halakorik".
Gero ezerezaren zabalerara ateratzen zen, gorputza kulunkatuz eta jauzi txikiak eginez, mistiko extasiatuen antzera eta nekatzen zenean, atzeraka erortzen zen lurrera. Orduan, basamortuko zaldunek, bakardadea uxatzeko egiten zuten eran, abesti magikoak abesten hasten zen, bertso ezagun tristeetan galduaz.
Hain zegoen zuri-beltzaz maitemindurik, egun batean, Kel Abada tribuetako emakume olerkari ospetsu batengana joan zela, gameluaren birtuteak goratzen zituen casida bat konposatzeko eskatzera, gudari ospetsuekin egiten zen bezala, bere dohaiak gora zitzan.
Arratsalde osoa igaro zuen emakumearen aurrean, bere gameluaren ezaugarriak deskribatzen:
- Zuri.beltza, dotorea, liraina, ausarta, fidela...
Baina olerkari trebeak esan zion:
- Ez dago ezer txarrik, zalduna bere animaliaren birtuteetan luzatzean, berataz, aingeru bat bailitzan hitz egitean. Hala ere, laudorio poesiek bere arauak dituzte. Zure gameluak, ez du estimurik irabazi guda-zelaian, eta oraingoz, ez du osperik jaso dantza ospakizunetan.
Ojayyed-ek txunditurik, beloaren atzean izkutatu zuen bere lotsa, baina halako batean erantzun zuen:
- Baina zuri-beltza da, nahikoa da horrekin! Ikusi al duzu sekula gamelu zuri-beltzik?
Aurretik, maila xumeagoko tribukoei eskatua zien gamelua hezteko, oraingoan, dantzarako prestatzeko eskatzea, ez zitzaion duina iruditzen.
Izan ere, tribuko emakumeen aurrean dantza egiteko heziketaz, basamortuko gudari nobleak, bakarrik, arduratzen ziren.
Ibrahim al Koni: Oro en polvo.Galaxia gutenberg (1999)
Jatorrizkoa: Poussiere d'or. Gallimard (1988)
Ahagar; Aljeria hegoaldeko tuareg tribu bat (Tamanrasset inguruan).
Mehari; Dromedario mota bat, korrikalari trebea eta indartsua. Izena, Yemengo "Mahra ben Haydan" tributik datorkio.
Casida; islam-a aurreko, Arabiako olerki mota bat. Oso olerki luzeak izaten ziren, 50etik gora bertso zituztenak, 100dik gora ere bai kasu batzuetan.
IBRAHIM AL KONI
1948an jaio, eta Libiako basamortuko tribu tuareg batean hazi zen.Lehen hezkuntzako ikasketak, Libia hegoaldeko hainbat oasitako eskoletan burutu ostean, Errusiara joan, eta Moskuko Gorki institutuan, literatura ikasi zuen. 1978tik 1987ra, Varsovian, kazetari gisa lan egin zuen. 1993an Suitzara berraldatu zen.
Bere lana zabala da, eta sari asko jaso ditu, mundu arabiarrean batez ere. Narrazio laburren hainbat eleberri, eta bilduma argitaratu ditu.
"Harri odoltsua" eleberriagatik, Bernako "Hiriko Liburu Saria" irabazi zuen. 1996an, Libiako "Arte eta Literatura sari.nazionala" eskaini zioten.