Basamorturik zailena

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-09-24 16:13

Nire lagun tuareg bati, behin, basamorturik zailena, gogorrena, beldurgarriena, beretzat zein zen, galdetu nion.

Tenere deitzen diote mortuari kel tamahack-ek, eta tenere, berez, bat den arren, mortu guztiak ez omen dira berdinak. Eta guk, euri tantak bereizten ditugun bezala, beraientzat hondar ale bakoitzat, badu, bere izate propioa.

Basamorturik gogorrena?

Pentsakor jarri zen nire laguna. Geroxeago, eta oraindik bere pentsamenduetan galdurik, "Hiri handia" erantzun zidan, "Hiri handia da morturik bortitzena, izugarriena, beldurgarriena".