Ortzimugako olatua
Hawad, poeta eta margolari tuarega: Ortzimugako olatua
Egunsentiaren eskubiko hegoa desegin da
nire ezkerreko sorbaldan
Noraezean nabil
Haizea
Giza mortua
Nire herria utzi dut
amildegi ertzean
Oi zu deabru
kuartzozko begidun
Ez al duzu osasun-amildegirik
malkorik gabeko
oreinkume begi-ninientzat
Eta irudikeria bulkada bat
Infinitoki berrasten den
urrutiko oihal amaigabeak
biltzeko asmo hutsez
meteorito arrastoen truke
ehiza baztertu duen gepardoarentzat
Ai noraeza!
ortzimugako olatua
Nire orpoak nire begirada
jarraitzeko erabili ditut
Gure aztarnen arrastorik ez
ezpada desegindako kanpamendua
eta orban beltza
bele augurio
kua kua herrimin igurtzitzaile
Zuk nire munstroak
edan petrolioa
edan olio fosila
edan gasa
Jan uranioa
nire arbasoen hezurrak
Eta alde egin
puzkartua
haizatua
botaka egina
zure aurpegian
Aurpegiko bekokiak
gutxienez ez du izango
putreen bildukina
(hiletan)