Karabana

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-12-18 16:25

          Saguiet el Hamra, 1909-1910 eko negua 

Amets batean bezala azaldu ziren, dunaren tontorrean, oinekin altxatzen zuten hondar-gandu artean, erdi ezkutuan.

Poliki, haranera jeitsi ziren, ia ikusezina zen bideari jarraiki.

Karabana buruan, gizonak zihoazen, artilezko estalkietan bildurik, aurpegiak, belo urdinetan mozorroturik. Eurekin bi edo hiru dromedario, ondoren, mutiko gazteek xaxaturiko ahuntz eta ardiak.

Emakumeek ixten zuten lerroa.

Estalkien astunak, enbarazu egiten zien irudi astunak ziren, eta beso eta bekokietako azalak, indigozko beloetan bildurik, ilunago zirudien oraindik.

Hotsik egin gabe zihoazen hondarrean, mantxo, nora, begiratu gabe. Haizea, etenik gabe zebilen, basamortuko haizea, beroa egunez, hotza gauez.

Hondarrak, ihes egiten zien ingurutik, gameluen hankartetik, eta belo urdina begien azpira, tolesten zuten emakumeen aurpegia kolpatzen zuen.

Gaztetxoen korrikaldiak, oihal urdinean bilduriko, amen bizkarreko, haurtxoen negarrak.

Gameluen hausnar etengabea.

Inork ez zekien nora zihoazen ...

J.M.G. Le Clézio: Désert (Gallimard 1980)

 

A. Tambo