Kategoria: duna
Saguiet el Hamra, 1909-1910 eko negua Amets batean bezala azaldu ziren, dunaren tontorrean, oinekin altxatzen zuten hondar-gandu artean, erdi ezkutuan.Poliki, haranera jeitsi ziren, ia ikusezina zen bideari jarraiki. Karabana buruan, gizonak zihoazen, artilezko estalkietan bildurik, aurpegiak, belo urdinetan mozorroturik. Eurekin bi edo hiru dromedario, ondoren, mutiko gazteek xaxaturiko ahuntz eta ardiak.Emakumeek ixten zuten lerroa.Estalkien astunak, enbarazu egiten zien irudi astunak ziren, eta beso eta bekokietako azalak, ...