Basamortukoak

AMAN IMAN (ura bizitza da), Tuareg-en esaera zaharra

Kultura gutxituak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-11-23 01:04

Mossa ag Attaher, CTEA-ko koordinatzailea  CTEA-ko (Azawad estatuko kontseilu iragankorra), partaide den Mossa ag Attager-ek, hainbat adierazpen garrantzitsu egin zituen, Tamurt irrati berberearen entzuleentzat, astelehenean. Maliarrek, Azawad-eko kulturak desager daitezen nahi dutela esan zuen, “Indarrez, maliar bilaka gaitezen, baino ez dute nahi”, “Gu, ez gaude prest gure kulturari, identitateari, eta jatorriari bizkarra emateko”. Espero bezala, erlijioaren gaiak, debatearen zati zabal bat hartu zuen, aipagarrienak erlijioaren (norbere behar espiritual), eta estatuaren art...


Emakumeak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-11-16 19:06

Gerra kiratsa dario Azawad lurralde hitsari. Gerrak, elkar ondo ezagutzen duten azeri zaharrek asmatzen omen dituzte, elkar ezagutzen ez duten gazteek batak bestea hil, birrindu, txikitu dezaten. Gerra, ez da emakumearen lagun, gerra herioren konpainiarik fidelena da, eta oinazearena, eta izuarena. Emakumea, berriz, bizi emaile, eta sortzearen beraren altzo. Gerrek larderiaz irentsiko lituzkete emakumeak oro, eta zanpatuko. Bizi emailea, herioren atzaparretan abandonatuko. Ederra litzateke, emakumeen ahotsa, Azawad aldetik, ozenago, argiago, gehiago iritsiko balitz...


Nor naiz ni?

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-11-10 20:46

Hadja "Targui"           Agian lilura galduko duzue,            nor naizen jakitean  Bere itxura ematen dion          jantzirik gabeko “targi”-a  (gizon tuarega)                                naiz  Nire “tagelmoust”-a          (buruko zapia) galdu dut               bizirauteko borrokan Nire galtzekin       &nb...


Sekula ez gehiago

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-11-02 00:18

 Bombino, abeslari tuaregak aurtengo apirilean bihotza etxekoengan New York-etik basamortura abestia. Honela dio: “Ez gehiago imouhag-ik (tuaregik) errepresio, eta miseriaren zamapean”. “Bukatu da, ez gehiago imouhag-ik (tuaregik) errepresio, eta miseriaren atzaparretan”.  


Izua nagusi

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-11-01 01:39

 Munstroak gose jarraitzen du, munstro asegaitzak, munstro bihotz gabeak, munstro hiltzaileak. Militar maliarrak armaz ornitu, eta tuareg zibil errugabeen aurka, txakur amorratuak bailiran bidali ditu. Hasi baino ez du egin, gainera, ehiza beldurgarria. Bederatzi erail zituen aurrena... bortxaz erail ere, oraingoan berrogeita hamabi, bihar... zenbat? Munstroa sahelera begira dago, antsiaz, irrikaz, bertako uranioa, petrolioa, gasa, urrea... bere, egin behar ditu, irentsi egin behar ditu, larderiaz, kosta ahala kosta... Bertan itoko al da! Nola eutsi bestela, errukirik gabe,...


Kel-Air Tuaregak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-10-26 22:41

Munstro asegaitzak, bere ibilbidean, filmetakoak diruditen mundu akaberaren, irudi izugarriak uzten ditu ondotik. Baina errealitatea, beti gailentzen zaio fikzioari. Infernua, mundu honetakoa da, eta deabrua ere bai.  


Sahel-en magalean

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-10-24 22:19

 Sahel-eko haurrak    Hidrokarburoen balioaren gorakadak, zedarritutako gaur egungo testuinguruan, energia gaia, konflikto internazionalen gune-gunean dago.    Sahel, muturreko pobreziaren sinonimo den arren, magalean gordetzen dituen baliabide naturalak medio; petrolioa, gasa, urrea, fosfatoak, diamanteak, kobrea, burdina, ikatza, nikela, zinka, bauxita, uranioa, plutonio, manganesoa, kobaltoa, zilarra, kromoa, eztainua, mineralak, ur geza ... arrain eta itsaski biodibertsitatea, ganadua, zura ... munduko potentzien arteko gatazken, guda eremu lotsagarri bi...


Munstro asegaitza

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-10-13 16:08

Gao-ko tuaregak  Eta joango dira Afrika beltzetik, munstroak xaxaturik, begietan amorrua, desertuan barrena, eta egingo dute talka, amorrua darien beste begi afrikar batzuekin, munstroak armez ornituekin. Eta jango dute elkar, eta elkar txikituko, deuseztatuko, afrikarra afrikarraren aurka... talka, heriotza, triskantza... betikoa. Eta gizonezko, eta arma, eta gizonezko gehiago, eta arma gehiagoren artean, bitartean, tartean, jende xumea, haurrak, eta emakumeak, eta gizonezkoak, eta haurrak, eta gazteak, eta dantzak, eta irribarreak, eta emakumeak, eta ipuinak, eta laztanak,...


Kode ezkutua

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-10-07 12:31

Azawad-eko Kel tamachaq-a (Tuarega)   (...) Okupazioen kodigo ezkutuko araua da “errugabeak” ere zigortu behar direla. “Errudunak” zigortuz gero, errudunek bakarrik izango dute beldurra, eta lur arrotza bortxaz okupatzen duenak badaki boterea beldurrean zimentatu behar duela.   Joseba Sarrionandia; Moroak gara behelaino artean? (2010)   


 Menaka-ko (Azawad), emakumea  Azawad lurraldearen askapenaren aldeko tuaregek (MNLA), garbi azaldu diote munduari; atzerriko indarrek, Azawad eremua, armez, inbaditzen badute, muturreko musulmanekin (al Qaeda), bat egitea, beste irtenbiderik ez dutela izango. Honek, sahel gorriko, aspaldiko arazoa, arazo eternal, eta oinaze gordin bilakatuko lukeela salatzen dute, bertako herriak, amildegirik beltzenera, errukirik gabe jaurtiko lituzkeelarik. Arazoaren konponbidearen giltza, aurkitu nahi bada, tuaregak aintzakotzat hartu, beste erremediorik ez dagoela, diote, egundaino egi...


tuaregenlaguna2011 1457025528099

Tafsit Udaberri

Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.

Bitakora twitter