Munstro asegaitza

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-10-13 16:08

Gao-ko tuaregak

 

 

Eta joango dira Afrika beltzetik, munstroak xaxaturik, begietan amorrua, desertuan barrena, eta egingo dute talka, amorrua darien beste begi afrikar batzuekin, munstroak armez ornituekin.


Eta jango dute elkar, eta elkar txikituko, deuseztatuko, afrikarra afrikarraren aurka... talka, heriotza, triskantza... betikoa.


Eta gizonezko, eta arma, eta gizonezko gehiago, eta arma gehiagoren artean, bitartean, tartean, jende xumea, haurrak, eta emakumeak, eta gizonezkoak, eta haurrak, eta gazteak, eta dantzak, eta irribarreak, eta emakumeak, eta ipuinak, eta laztanak, eta zaharrak ... ezer ulertzen ez dutenak, bakean bizi besterik nahi ez dutenak... bizi nahi dutenak.


AZAWAD-ekoak


Eta irentsiko du, eta jango du, eta edango du, munstroak, munstro bihozgabeak... uranioa, eta gasa, eta petrolioa, eta uranioa, eta gasa, eta uranioa... eta urrea nahikoa.


Eta bapo eginda, ase, bueltatuko da egunerokora, munstro asegaitza, munstro ikaragarria, eta utziko du atzean izugarrikeria, oinazea, garrasia, negarra, odola, miseria, heriotza ... AFRIKA ezereztua.


Betikoa