Nor naiz ni?
Hadja "Targui"
Agian
lilura galduko duzue,
nor naizen jakitean
Bere itxura ematen dion
jantzirik gabeko “targi”-a (gizon tuarega)
naiz
Nire “tagelmoust”-a
(buruko zapia)
galdu dut
bizirauteko borrokan
Nire galtzekin
hornidura-poltsak
egin ditut
“indjalgane” deitzen genien
Nire “boubou” zabalarekin,
babeserako denda
Nire bizitzako “tekatkatea” zen.
Ez barrerik egin
lagunak
gerta daiteke hemen
Amerikako indigenei buruz
hainbat gauza entzun ditut,
Amazoniako natiboei buruz,
eta hemen,
bidaiariei buruz
Saguak bailiran
ehizatzen dituztela;
jakizue denek dutela
odola
zainetan,
eta bihotza
taupadaka
bularrean
“Targi”-a (gizon tuarega),
bere itxuraz
harro
zegoen garaia
bukatu da:
gamelu
zuri eder bat,
bere bagaje guztiarekin,
merezitako ezpata, eta lantza
Orain “achamaure”
langabea, edo
“écheker”
porrot egin duena,
bilakatu
da
Denen eskuetan
higatutako
soka;ez du dagoeneko,
maitasun itxaropenez,
palmondo baten
azpian
eserita dagoen printzesaz
amets
egiten,
ezta denek goraipatuko duten
batailako
ausardiaz
ere
Bukatu dira
atzoko
garai
onak,
baina beti,
egunen batean itzul daitezkeela
amets egin daiteke
Itxaropenik
gabeko
bizitza
etorkizun-proiekturik
gabeko
maitasuna
bezalakoa
baita.
Souéloum Diagho