Kultura gutxituak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-11-23 01:04

Mossa ag Attaher, CTEA-ko koordinatzailea

 

 

CTEA-ko (Azawad estatuko kontseilu iragankorra), partaide den Mossa ag Attager-ek, hainbat adierazpen garrantzitsu egin zituen, Tamurt irrati berberearen entzuleentzat, astelehenean.


Maliarrek, Azawad-eko kulturak desager daitezen nahi dutela esan zuen, “Indarrez, maliar bilaka gaitezen, baino ez dute nahi”, “Gu, ez gaude prest gure kulturari, identitateari, eta jatorriari bizkarra emateko”.


Espero bezala, erlijioaren gaiak, debatearen zati zabal bat hartu zuen, aipagarrienak erlijioaren (norbere behar espiritual), eta estatuaren arteko banaketa nahitaezkoaren beharrari buruzkoak izan zirelarik, “Bada garaia, Azawad-eko herrien manipulazio erlijiosoari amaiera emateko, eta gure lurraldean, erlijioa aitzakiatzat erabiliz, ezarri den terrorismoaren aurka egiteko”.


CEDEAO (Afrika mendebaldeko estatuen komunitate ekonomikoa), Azawad-en, prestatzen ari den esku-hartze militarrarekiko, bere desadostasun osoa azaldu zuen Mossa ag Attager-ek. Arazoa, euren herria jasaten ari den bazterkeria, eta duintasunez bizitzeko beharrezkoa den garapen ekonomiko eza direla azpimarratu zuelarik, arazo politikoak beraz, eta erantzun politikoak eskatzen dituztenak horretaz, “Konponbidea, Maliko estatuarekiko elkarrizketatik baino ezin da etorri”.


Hiru ordu luze iraun zuen saioaren bukaeran, GPK-ko (Kabiliar gobernu behin-behinekoa) lehendakariordeak, Lyazid Abid-ek, sostengu osoa erakutsi zion, CTEA-ko ordezkariari, Azawad lurraldearen askapenaren aldeko borroka, borroka justua dela berretsiz, eta euren askatasun, eta laikotasun baloreak, kabiliarren askapenaren aldekoak ere badirela azpimarratuz.


Honako hau erantsi zuen gainera kabiliarrak, “Herri batek, bere hizkuntzan ikasteko eskubidea galtzen duenean, ez du esan nahi , soilik, askatasuna galdu duela, ezpada, kolonizatua izan dela”.


“Herri tuareg eta kabiliarren garaipena nahitaezkoa da, eta garaipen hori hurbil dago”, esanez eman zion amaiera, gero, bien artekoari.