Kategoria: amazig
Mossa ag Attaher, CTEA-ko koordinatzailea CTEA-ko (Azawad estatuko kontseilu iragankorra), partaide den Mossa ag Attager-ek, hainbat adierazpen garrantzitsu egin zituen, Tamurt irrati berberearen entzuleentzat, astelehenean. Maliarrek, Azawad-eko kulturak desager daitezen nahi dutela esan zuen, “Indarrez, maliar bilaka gaitezen, baino ez dute nahi”, “Gu, ez gaude prest gure kulturari, identitateari, eta jatorriari bizkarra emateko”. Espero bezala, erlijioaren gaiak, debatearen zati zabal bat hartu zuen, aipagarrienak erlijioaren (norbere behar espiritual), eta estatuaren art...