Sahel-en magalean

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-10-24 22:19

 

Sahel-eko haurrak

 

 

  Hidrokarburoen balioaren gorakadak, zedarritutako gaur egungo testuinguruan, energia gaia, konflikto internazionalen gune-gunean dago.


   Sahel, muturreko pobreziaren sinonimo den arren, magalean gordetzen dituen baliabide naturalak medio; petrolioa, gasa, urrea, fosfatoak, diamanteak, kobrea, burdina, ikatza, nikela, zinka, bauxita, uranioa, plutonio, manganesoa, kobaltoa, zilarra, kromoa, eztainua, mineralak, ur geza ... arrain eta itsaski biodibertsitatea, ganadua, zura ... munduko potentzien arteko gatazken, guda eremu lotsagarri bihurtu da.


   Lerdea darie atzerritar potentziei oro. Gose, hortzak luze, aitzakia baten bila baino ez dabiltza Sahel-en izurrite bat bailiran hedatu eta, bertan, lehertu arte gizen-gizen egiteko.