Mortua nagusi bakar
Menaka-ko (Azawad), emakumea
Azawad lurraldearen askapenaren aldeko tuaregek (MNLA), garbi azaldu diote munduari; atzerriko indarrek, Azawad eremua, armez, inbaditzen badute, muturreko musulmanekin (al Qaeda), bat egitea, beste irtenbiderik ez dutela izango.
Honek, sahel gorriko, aspaldiko arazoa, arazo eternal, eta oinaze gordin bilakatuko lukeela salatzen dute, bertako herriak, amildegirik beltzenera, errukirik gabe jaurtiko lituzkeelarik.
Arazoaren konponbidearen giltza, aurkitu nahi bada, tuaregak aintzakotzat hartu, beste erremediorik ez dagoela, diote, egundaino egin ez dena.
Azawad-eko herriek; songhai, tuareg, peul, mairu ... askatasuna, eta lurraldetasuna aldarrikatzen dute. Ez dute, inoiz gehiago, ez musulman salafisten, ez mendebaldeko kolonialisten morroi izan nahi.
Mortua, beste nagusirik, ez dute ez ametituko, ez ametitu nahi.
Eta izarrak, ilargia, eta eguzkia, baino ez mortuaren gainetik.