Begien aurrean zeukan zeruertzari so jarri zen mutila. Mendiak zeuden han urrunean, haitzak, dunak, landare herrestariak, bizirik irautea ezinezkoa zen inguruetan bizirik irauten saiatzen zirenak ... Hantxe zegoen basamortua, hainbeste hilabetez berak alde batetik bestera zeharkatu zuena eta, hala eta guztiz ere, zati txiki bat baino ezagutzen ez zuena. Zati txiki horretan aurkitu zituen karabanak, klanen arteko gerrak, eta berrogeita hamar mila datilondo eta hirurehun putzudun oasi bat. - Zeren bila etorri zara gaur hona?- galdegin zion basamortuak-. Ez al genuen elkar nahiko...
Olerkari targiaren hitzik kuttunena, “esuf” da, bakardadea.Non senti daiteke gizakia, mortu amaigabearen magalean baino bakartiago, galduago, txikiago? “Esuf”, ezereza da, hutsa, maitearen ausentziak uzten duen zulo beltz sakona, kanpamendu abandonatuetan, aireari itsatsirik gelditu zaizkion iraganeko irriak, eta negarrak, eta kantak, eta irrintziak.“Esuf”, hilobietan, betiko loaren besoetan, betirako, mutu, gelditu direnen itzala ere bada.“Kel Esuf” deitzen dio tuaregak, basamortuan, noraezean, egarriaren, beroaren, nekearen, eromenaren hatzetan galdutakoari. Desertuan barrena, har...
Dantza, musika, abestia, garrasia, kolorea, erritmoa, mozorroa ... gizakiaren, beraren, natura basati eta antzinakoenaren ardatz dira.Bizitzaren erritmo bera, bere mintzoa, bihotzaren taupada, hotsa, ikara.Pasio, eta su horrek, bizi gaitu.Herioren erresuma, isiltasunarena da. Tamahaken festa Malin
Basamortukoen izaerari, errotik bertatik, atxiki zaion ezaugarririk naturalena, abegikorra izatea da. Datorrenari, ibiltariari, kanpokoari, iritsi berriari... ongi etorririk beroena eskaintzera beharturik baitaude. Horrelaxe agintzen die, mortu zaharreko legeak, arbasoengandik, belaunaldiz-belaunaldi jasoriko ohiturak... Beraz, senak agintzen dion eran, tamahak-ak, bere eremu hitsean oina jartzen duzunerako, prest izango ditu hiru teak; &nbs...
Ez dira zuriak zurientzat. Ez dira beltzak beltzentzat. Libian beltzegiak izateagatik, jazarpena eta mehatxua jasan zuten. Orain, Malin, zuriegiak izateagatik jazarri, eta mehatxatzen dituzte. Bamakotik, beldurrez, ihesi atera beharra izan dute. Tamahak-ak dira, tuaregak, ez goian, ez behean daudenak, Sahara basamortuan atzera-aurrera betidanik ibili izan direnak, gaur sedentarismora kondenatuak, europar kolonialistek asmaturiko marra-mugetan harrapatuak, haizearen seme-alabak , gaurdaino hezirik ezagutu ez dutenak. Mali iparraldean, Azawad aldean, autodetermina...
Aiei, haizea! Aiei, haizea! Hondarra daukat begietan! Aiei, bihotza, nire bihotza, hondarrez bete zarena! Aiei, hondar ale bat itsatsi zaio ezpainean, berari! Hondarra nire begietan... Eta Jaungoikoa, hortxe,hortxe bere ezpain gorriak (...) Persiako Seneyan aldeko olerki herrikoia
Agadez inguruko haur kel tamahak-ak (tuaregak), eskolan Gaur egungo Afrikan, deskolonizazioa gauzatu den arren, ez da sekretua neokolonialismoa geratu dela nagusi. Estatu berriek, estrukturalki makur sortuak, boterea bortxan oinarritu behar izan dute maila guzietan. Politika linguistikoa gainerako politiken isla izan da. Afrikako herri hizkuntzak, independentziaren ondoren, normaldu beharrean “bernakularizatu” egin dira. Bernakularizatzea, herri hizkuntza hori baztertzea da. Hau da, herri hizkuntzatzat onartzea, arbasoen hizkuntzatzat mitifikatzea, baina bizimodu modernoan ...
Azawad lurralde hitsean, ez da giro, eta, bertakoa den Moussa ag Assarid idazle tuaregak, egoeraren larriaz, hitz egin nahi izan digu. Haur nomaden eskolaratzean, Maliko gobernuak agertzen duen arduragabekeria salatzen du, baliabiderik jartzen ez duelako batetik, eta, haur hauen ama hizkuntza, kontutan hartzen ez delako bestetik. Uniformetasuna omen da nagusi, ikasleek, frantsesez baino ezin baitituzte burutu euren ikasketak. Tuareg herri eta kultura deuseztatzeko asmoa, begi-bistakoa dela dio. AQMI-k, eta goi-mailako hainbat kargudunek, helburu hau bete...
Amazigh izatea, herri betiko baten kidea izatea da. Hizkuntza betiko baten hiztun. Amazigh hitza, Afrika da, Afrika iparraldea. Amazigha, ez da arabiarra, ez espainola, ez frantziarra, ez italiarra. Amazigha, sorburua da, sorterria, sorlekua, sortzea, sormena. Amazigh izatea, eustea da, etsipenari tarterik ez eskaintzea, irautea. Mendia, eta basamortua da, Rif, eta Tassili n'Ajjer, eta kabilia. Itsasoa ere bada, guantxe galdua, guantxe denborak eramana, guantxe isildua, guantxe lurrundua. Amazigh izatea. mintzaira , eta kultura gutxituaren isla izatea da, gutxietsia, basokoa, basamortukoa...
amets, ezpain, zuhaitz, hondar,afrika, beltz, eder, betile, itsaso, afrika,zu, ni, ilargi, min, afrika, poz, bizi,malko, zabal, afrika, muga,zulo, herio, petrolio, afrika, zutik,esku, dar-dar, gogo, afrika, urruti, bero,ezin, hurbil, afrika, tiro, hodei,odol, dantza, afrika, taupa, taupa, taupa, taupa, afrika, ur, lur, zur, su, afrika, afrika, afrika, afrika, afrika, afrika.