Tristura, nekea, haserrea, eta miseria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-01-12 21:30

 

 

 Azawad lurralde hitsean, ez da giro, eta, bertakoa den Moussa ag Assarid idazle tuaregak, egoeraren larriaz, hitz egin nahi izan digu.


  Haur nomaden eskolaratzean, Maliko gobernuak agertzen duen arduragabekeria salatzen du, baliabiderik jartzen ez duelako batetik, eta, haur hauen ama hizkuntza, kontutan hartzen ez delako bestetik. Uniformetasuna omen da nagusi, ikasleek, frantsesez baino ezin baitituzte burutu euren ikasketak.

 Tuareg herri eta kultura deuseztatzeko asmoa, begi-bistakoa dela dio. AQMI-k, eta goi-mailako hainbat kargudunek, helburu hau betetze aldera, elkar hartu dutela salatzen duelarik.

 Bestalde, eskola eta osasun etxeen ordez, kaserna, eta militarra dela nagusi bertan, dio. Arma zikina, probokazioa, bortizkeria, mina.

 Ez, diru-sarrera garrantzitsua uzten duen turistarik, ez laguntza eskaini dezaken Gobernuz Kanpoko Erakunderik, ez hobekuntza eta aurrerabidea ekarri dezaken proiekturik... ez da giro Azawad aldean, lehendik ere gordina den eremuan, tristura, nekea, haserrea, eta miseria ari baita nagusitzen.