Basamortukoak

AMAN IMAN (ura bizitza da), Tuareg-en esaera zaharra

Bero betikoa

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-10-07 15:34

Egunen joan-etorrian, eguzkia ororen gainetik, eta, bero jasangaitza. Haizearen ufadak, olatuak bailiran, dantzatzen ditu dunak, eta, zigortzen harkaitz beltzak.Mailu baten kolpea baino latzagoa  da, bero infinituarena.Sua dario lurrari.Bizirauteko arnasak, berak ere, kiskali egiten du.Mugarik gabeko paisaietan, ertzik gabeko zeruetan, airea, harlauza astun, zigortzailea da.Eta urauraura!"AMAN"!     "BIZITZA"!!                GARRASIA         ...


(...) XVIII. eta XIX. mendeetan, espainolek bi moro mota bereizten zituzten: moro baketsua eta moro errebeldea. "Moro de paz" zen hiribildu espainolarekin ondo konpontzen zena, harremana zegoen honekin eta zergak ere ordaintzen zituen akaso. "Moro de guerra" ,ostera, aparte geratzen zena zen, menpekotasunik onartu gabe eta, susmatzekoa zen, arrumien (arraza zurikoak, berbereen hizkuntzan) kontra gerla egingo zuena aukera izanez gero.Espainiak, Frantziak bezala, moro baketsuak armatu eta moro gerlarien kontra erabiltzeko estrategia garatu zuen. 1909an, Francisco Larrea koronelak Polizia Indi...


Nire lagun tuareg bati, behin, basamorturik zailena, gogorrena, beldurgarriena, beretzat zein zen, galdetu nion.Tenere deitzen diote mortuari kel tamahack-ek, eta tenere, berez, bat den arren, mortu guztiak ez omen dira berdinak. Eta guk, euri tantak bereizten ditugun bezala, beraientzat hondar ale bakoitzat, badu, bere izate propioa.Basamorturik gogorrena?Pentsakor jarri zen nire laguna. Geroxeago, eta oraindik bere pentsamenduetan galdurik, "Hiri handia" erantzun zidan, "Hiri handia da morturik bortitzena, izugarriena, beldurgarriena".  


Tifinag alfabetoa

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-09-19 18:40

Tifinag-a edo tifinar-a, berbereek darabilten alfabetoa da, tuaregek batez ere. "Tifinag" hitza, "Tafinek" hitzaren plurala da, esanahia, tuareg hizkuntzan, "zeinu idatzia" delarik. Aldi berean, harkaitzetako grabatu eta marrazkiak izendatzeko ere balio du, sarri, gainera, azken esanahi hau gailentzen zaio aurrekoari. Tuaregen kulturan, "Aniguran" ikertzaile mitikoa da alfabeto honen asmatzailea, gizon hau, bere zuhurtziagatik zelarik ezaguna, batez ere. Slaouti Taklit, Aljergo unibertsitateko hizkuntzalari eta irakaslearen ustez, tifinag-aren jatorria, k.a. VII-V mendeen artean legoke, Afr...


Alde egitea

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-09-10 20:36

Nomadak beti bueltatzen dira sorlekura.Ez dira, gehiago ez bueltatzekotan, inoiz joaten. Arima utzi zuten lekuetara bueltatzen direlako beti. Ez dute ihes egiten, emankorrak diren lurraren bila doaz, eta honek gidatzen ditu, bere joan-etorriak. Ibilbideak zentzua du. Sortzen ikusi zituen lurrarekin amets egiten dute. Urte askoren buruan ere, lurraren seme-alabak, bueltan datoz. Inork ezin die, bere sustraiei uko egin.CĂ©line, nire auzokidea, beti dabil lan batetik bestera. Eguneroko errutinak, ito, eta estutu egiten omen du. Ez du ikertzeko, eta arakatzeko asmoz alde egiten, baizik eta ...


Sandaliak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-08-24 18:14

Sandaliak, emakume targien artelana dira. Gazela-larruz egin izan dituzte aspalditik, larrurik gozoena eta arinena delako. Gaur egun, ahuntz-larrua edo gamelu-larrua erabiltzen dute.Badauka kel-tamahack batentzat sandaliak, garrantzi berezia, izan ere, herri ibiltarientzat ura, eguzkitik, haize bortitzetik, eta gaueko hotzetik babestuko duen zapia, eta oinetakoak dira, bizirik irauteko ezinbesteko altxorrak.Eta, ondoren, jar zaitezte mortuko ibiltari baten ibilerari so.Ez dabil, ibili. Irristatuz doa, harearen gainetik.Ezerezaren handian.Isilik. Ez arnas hotsik.Ez oin hotsik.Apenas, bihotz...


NOMADAK   Atzo oraindik Izarrak zenbatzen zituzten Denbora oro zuten Eta espazio guztia Bakarti eta aske Bere ahotsen oihartzuna baino Ez zuten entzuten Gaur Haserre Belo astunak Begirada trabatzen die Eta ezin izarrak zenbatu Halere amets distiratsuak Amesten dituzte Esne-Bidea den bezala Etena kanoien Kantuan Mugimendua ekaitzak hartua Mugen sarean Aspaldiko loriarik gabeko Oinordekoak Haizearen eta izarren seme-alabek Isiltasunaz eta ahanzturaz egin dute Bere doinu tristea   Rhissa Rhossey: Jour et Nuit, Sable et Sang, Poèmes Sahariens (2005)   Gudari Tuareg-en oin...


1925ean, Abalessa-n, Hoggar-eko aintzinako hiriburuan, arkeologoek, emakume baten hezurdura, hileta-altzairuak, urrezko eta zilarrezko bitxiak, eta Constantino enperadore erromatarraren irudia zuten txanponak, aurkitu zituzten, haitzulo batean. Euren ustez, hilobi hura, Tin-Hinan-ena zen, tuareg-en aitzindariarena. Tin-Hinan, emakume liluragarriaren historia, ahozko tradizioari esker iritsi zaigu gaurdaino. Bere izenak, "urrutitik datorrena" edo "batetik bestera dabilena" esan nahi du, eta belaunaldiz-belaunaldi igarotako abesti eta olerkien bidez, tuareg-ek, emakume honen irudia osatu ahal...


Athmane BALI

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-07-27 22:56

Basamortuari magia dario, basamortuak magia usaina du eta magikoak dira, basamortuko koloreak. Basamortua, aldi berean, bildurgarria da. Bere haitz soil, duna gorri, harri higatu, hare sail etengabeak, zirrikitu ilunak... bizkarra erakusten diote edozein biziduni, eta ikaratu. Ez oro haatik. Ez, ezagutzen duena. Ez, belaunaldiz-belaunaldi, bere magalean, atzera-aurrera ibili duena. Ez, tuareg-a. Eta horregatik, kel-tamahack-a (tuareg-a), babestu eta zaindu izan du "tenere"-k, basamortu lagun zaharrak.  Eta bere joan-etorri horretan, zenbat abesti! zenbat olerki! zenbat ipuin! zenb...


Ibrahim al Koni

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-07-24 19:18

"Ahagar" tribuko burusagiaren opari gisa jaso zuenean, gamelu-kume bat besterik ez zen, baina segituan jarri zen harro-harro eginda, ilargi beteko gauetan. Berak egiten zituen galderak, eta berak erantzuten zizkion bere buruari. "Ikusi  al duzue norbaitek mehari zuri.beltzik? Eta "ez", erantzuten zion bere buruari. "Ikusi al duzue inoiz, hain gamelu dotore, arin eta planta hobeagokorik?" "Ez" "Ikusi al duzue inoiz gamelu formadun oreinik?" "Ez" "Ikusi al duzue gauza eder eta bitxiagorik?" "Ez, ez eta ez. Onartu ez duzuela inoiz ikusi, ez ikusiko, halakorik".Gero ezerezaren zabalerara a...


tuaregenlaguna2011 1457025528099

Tafsit Udaberri

Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.

Bitakora twitter