Alde egitea
Nomadak beti bueltatzen dira sorlekura.
Ez dira, gehiago ez bueltatzekotan, inoiz joaten. Arima utzi zuten lekuetara bueltatzen direlako beti. Ez dute ihes egiten, emankorrak diren lurraren bila doaz, eta honek gidatzen ditu, bere joan-etorriak. Ibilbideak zentzua du. Sortzen ikusi zituen lurrarekin amets egiten dute. Urte askoren buruan ere, lurraren seme-alabak, bueltan datoz. Inork ezin die, bere sustraiei uko egin.
Céline, nire auzokidea, beti dabil lan batetik bestera. Eguneroko errutinak, ito, eta estutu egiten omen du. Ez du ikertzeko, eta arakatzeko asmoz alde egiten, baizik eta atseden hartzeko, bere bizimodutik ihes egiteko, eta, behingoz, arnasa hartzeko.
Ohiko gure arteko elkarrizketetan, sarri, esana diot, bere eguneroko bizimoduan bidaiatu beharko lukeela, horrela, doan tokira doala, bere sustraiek, beti harrapatuko dutelako.
Ihes egiten duenak, ez daki bidaiatzen. Nomadek ez dute ihes egiten. Aurrera doaz.
Nik, nire herria, aberasturik, eta hobeto bueltatzeko asmoz, utzi dut. Jaso dudan heziketaren edertasunaz eta indarraz, beste toki batzuetakoaz alderatuz ohartu naiz.
Bihotzean itsatsirik gorde ditut, basamortuan igarotako, bidaia handiaren aurreko, azken ordu haiek.
Badakit bueltatuko naizela...
Moussa Ag Assarid: Y a pas d'embouteillage dans le désert Ed. Presses de la Renaissance 2006
Gazteleraz; En el desierto no hay atascos. Un tuareg en la ciudad. Ed. Sirpus 2009