Kategoria: errutina
Nomadak beti bueltatzen dira sorlekura.Ez dira, gehiago ez bueltatzekotan, inoiz joaten. Arima utzi zuten lekuetara bueltatzen direlako beti. Ez dute ihes egiten, emankorrak diren lurraren bila doaz, eta honek gidatzen ditu, bere joan-etorriak. Ibilbideak zentzua du. Sortzen ikusi zituen lurrarekin amets egiten dute. Urte askoren buruan ere, lurraren seme-alabak, bueltan datoz. Inork ezin die, bere sustraiei uko egin.Céline, nire auzokidea, beti dabil lan batetik bestera. Eguneroko errutinak, ito, eta estutu egiten omen du. Ez du ikertzeko, eta arakatzeko asmoz alde egiten, baizik eta ...