Kel_Tamasheq nomada Rodolfo Stavenhagen-i maileguan hartutako hitzotan, jatorrizko gizakumea arrotza da herritar hegemonikoaren aburuz. «Historiaren argitan ikus dezakegunez, lurralde politiko bereko gizarte nazional hegemonikoaren begietan, jatorrizko gizakia izaki arrotza bihurtzen da, bertakoa arroztu egiten du minorizazioak. Ikuspegi etnokratiko horixe izan du, hain zuzen ere, honako ondorio tragiko hauek eragin dituen ideologia: besteak beste, genozidioak, etnozidioak, behartutako asimilazioak, lekualdatzeak, kolonizazio gidatuak eta giza eskubideen bortxake...
Amerikako bluesak, Afrikako mendebaldean omen ditu sustraiak, Saharan eta Sahelen bereziki, eta ondorioz estua da bluesa, eta kel_tamasheq kultura lotzen dituen korapiloa, askaezina. Bakardadeak, edo «esouf»-ak blaitzen ditu basamortuetako doinuak, gitarren kordek dotoreziaz janzten, tamasheq hizkuntzan aireratutako hitzek laztantzen. Faris gizon urdina, tuarega, biluzik azalduko zaigu, eder, bere abesti bakoitzean. Arima estaltzen dion belo astuna alde batera jaurti, eta mozorrorik, eta babesik gabe, mortuaren beraren soiltasunik magikoenean harrapatuta. &nb...
Bueltatu dira Eta luma, eta tinta ditut soilik Bere itzulera abesteko Gorrotoz joandakoak Haserre dira bueltan Kidaleko haurrak Misrata, eta Benghazitik ihesi Ikusi dituzte Eurenak txikiturik Haragi puskak Gudu-zelaiak tapizatzen Urruti Ez dute inoiz itxaropena galdu Sorterria Zain zutelako Amak haurra itxoiten duen gisan Lur lehorra zeruko ura Bueltatu dira Biluzik joandakoak Dena nahi dute Tinzaouaten eta bere muinoak Tessalit eta bere gizonak Aguelhoc eta bere harriak Garaileen urratsean Deserriko gau ilunen oroitzapenak Umezurtzen negarrak Sumis...
Ez datoz turismoa egitera. Infernu bihurtutako euren sorterrietatik datoz, eskuak hutsik, desesperazioa begietan. Har dezagun, adibidez, Afrikako Txad estatu handia. Eta handia diot, Txad zentzu askotan delako handia, mundu mailan zazpigarren handiena da errefuxiatu-hartzaile gisa, esaterako. Gaurko krisiak barrenak ustelduta, nekez dirau bizirik ordea, krisi aurretik ere, biztanleen laurdena giza-laguntzaren beharrean zeukan estatuak. Izan ere, azken asteotan, Txadeko lakuen eskualdeak behea jo du, eta uharteetan bizi ziren 41.000 pertsona inguruk etxeak utzi, e...
Libiako gizon Kel_tamasheq-a, tuarega 2014. urtearen bukaera, eta 2015. urtearen hasiera bitartean, Afrikako gutxienez 8 estatuk aldatu du terrorismoaren aurkako legedia. Erakunde zibil anitzek, baina, gogor kritikatu ditu lege berri horiek, euren itzalpean askatasunaren aurkako eraso onartezinak gordetzen direla, uste baitute. Kontinenteko mehatxu terroristak honako hauek dira: Nigerian eta inguruko herrialdeetan Boko Haram, Estatu Islamikoa Afrika iparraldean, Shebab Kenian, eta AQMI edo Ansar Eddine Sahelen. Denek diote Islamaren izenean ar...
Fosilak Sahara basamortuan Hàroùd haitza, erdi gorria, erdi beltza da. Alde gorria, beltza baino trinkotasun gutxiagokoa, porotsuagoa, harroagoa, eta arinagoa da.Bere zepatan Hornemann-ek ezin izan du substantzia arrotzik aurkitu. Garatxo harritsuontzat oinarri den lur geruza, bestalde, sumendiek jaurtitako errautsez osaturik dagoela dio. Harrien estratifikazioa horizontala da, baina sarri endredatua, geruza bat bestearekin nahastu, eta hondoratzen delarik. Batzuetan ez da geruzarik ageri, ezpada iparralderako norabidean masa trinkoz ...
Gizon "Targi"-aren janzkeraren osagarri behinena den "Tagelmust" ilara koloretsua, "Tinariwen", basamortuetako doinuekin nahastu zait oraingoan, udan buruko ileetan harea kresalarekin katramilatzen zaidan era berdintsuan...
Timiako Kel_tamasheq-a Mendiaren babesean ezkutaturiko Air-eko oasi guztien artean, Timia da zalantzarik gabe, ederrena. Palmondo-sailak fruta-arbola anitz gordetzen ditu: granadondoak, arabisagar-arbolak, berenjondoak... Txorien abestiek, orduro ura igotzeko «Takarkart» putzuko poleekin lehiatzen dira, eta neguan, inguruko basamortu mineralarekin talka egiten duen berde koloreko gari-sailak dantzatzen ditu haizeak. Harago, ur-jauzi handi batek elikatutako «guelta» sakon, zoragarria. Afis, lanerako gai ziren gizon guztien antzera, ...
Mortuak artaz gordeta dituen altxorren usnan dabil azeri zaharra Fezzan-en, Libia hegoaldean. Mortua, birjina oiraino, urratu gabea, oraino harro, oraindik lo, ez da ohartu zaharraren trikimailuez. Ez daki ahaleginak eta bi egiten ari dela, bere magaleko bi kuttunak, aspaldikoak, betikoak... elkar irentsi dezaten, elkar zulatu, bortxatu, elkar ezereztu. Tuaregei, eta Tubuei, mortuko paisaia eternaleko ibiltari nekaezinei, nomadei, aspaldiko bizilagunei... hutsaren hurrengoa baino ez diren odolez zipriztindutako diru eta botere promesak xuxurlatu dizkie belarrira,...
Libiako Kel_Tamasheq-ak Malkoak euri balira udazken traidorean maitalerik gabe kolpez bazter utzia emazte adintsua gertatzen denean ehun hodei ilunen jasa izugarriek kaleak uholdeka itoko lituzkete, errotik garbituko ohizko zekenkeriak hondakinez gainezka dituen bihotzak. Malkoak euri balira kupirarik gabe haurtxo baten gorputza gerra izugarriek burniz eta metrailaz hausten dutenean, ama denen oihuek espantuzko irrintziz izoztu lezakete entzumenik ez duen itsaso zabala. Malkoak euri balira adoleszente baten ezpain oihukariak harresi baten kontra torturaren espan...