Timlawlaouine gelta (putzua), Tamanrasset-en Auskalo nondik etorri zaigun, hainbeste urtetan jarraian, goraka baino egin ez duen erregai preziatuen prezioaren jaitsiera. Pozez zoratzen gaude mendebaldekoak, urre beltzarena ezin ulerturik, ezin sinetsirik. Krisiaren erresuma erdian, sekulako pagotxa! Oasia basamortuan... Tarta puska gozo hau dastatzen gauden unetik, eta lekutik urruti baina, badira egoera oso desberdina bizi dutenak. Konturatzeke, gure aurkiaren ifrentzuarekin, tupust egin dutenak. Aljeriako handi mandiek, petrolioaren salneurriaren beherakada ikaragarri...
Azawadeko errefuxiatuak Nigerreko Mangaizen 2012-06-02 Inork agintzen ez didalako dut maite maite dudana. Inork agintzen ez didalako ditut basamortua eta izarlokak maite. Itsasontzi noragabeak, gauerdiko biolinak ilunabarren margoa, xorino hezurttoen higidura, sagarrondoetan eskegiriko bihotz horiak, tristura handiegia zaien neskatxak eta zure irria, zure irria ere inork agintzen ez didalako dut maite. Joseba Sarrionandia, 1980
1917an Frantziak zikiratu egin gintuen gero Nigerrek hazteriz lepo zegoen zingirara jaurti Malik zorriz belztu gaitu Libiak mingaina hanpatu Aljeriak kabestrua jarri digu HAWAD
Intalla Ag Attaher, Iforas Tuaregen "Amenokal-a"(burua) izan da 60. hamarkadaz geroztik. Abenduaren 18an hil zen, 87 urterekin. 2014ko azaroaren 29an Intalla Ag Attaher zaharra, ahul zegoen, makal zebilen osasun aldetik, gurekin Aljerreko hizketaldiei buruz hitz egiteari, baietza eman zion, halere. Urtarrilean, Aljerren jarraipena izango duten Mali iparraldeko talde armatuen, eta Bamakoren arteko elkarrizketei buruzko iritzia eman zigun horrela, prentsaren aurreko bere azken elkarrizketa izan zen honetan. Sahelian.com: Zein da zure iritzia, urtarrilean Aljerren izango diren, ta...
Tessalit herritik Amachach-era, harkaitz eta oued-en artean, haurrak euripean barrez, uholdearen osteko etxe eraiki berriak, datil-palmondoen artean ezkutaturiko etxeak, azoka... Urratsak eman, haizearen hazien artean. Tinariwen-en murmurioak entzun. Sinestea da orain, eta beti, bakea. Agmed Ag Z.
Sahara Hareazko bularrak Karabanen Fereka Garraiolariak &nb...
Kidal 2014 Urriaren 15a, 19:30ean KIDAL: MNLAk, eta HCUAk aurtengo ikasturtearen irekierari ekin zioten atzo Kidalen. Lehen hezkuntzako 300 ikasleri dagokion gaia. Irakasle gabeziak, gelen, eta tresneriaren degradazioak eragotzi dute baina, ikasturte berriaren estreinaldia. Aipatu beharrekoa da, oraindik duda-mudazkoa den ekite honetan, ez dela inolako agintari akademikorik azaldu lekuan. Urriaren 16a, 19:45ean KIDAL: MNLAk, eta HCUAk osatzen duten batzorde mistoak, Kidal herriaren babeserako operazioa jarri du martxan. Ehun bat motozikletaren bahitura egin da, atentat...
1962a zen. Niger, independentziaren bigarren urteurrena ospatzen ari zen. Guri, tuaregei, ez zegokigun gaia. Frantsesek, mahai baten gainean, basamortuko nomadek, erraz zeharka zitzaketen marrak zirriborratu bazituzten, independentziarekin Algeria, Mali, edo Niger bezalako estatu berrietako polizia, eta militarrek, irakurtzen ere ez zekiten tuaregei pasaporteak, eta bisatuak eskatzen hasi zitzaizkien. Euretariko batzuk, ur putzuren batera iristear zeudela, basamortura jaurtiak izan ziren, “ur- gerbak” hutsik, egarriz. Noski, independentzia honen bezperan, hainbat tuarege...
Zimurtu egin zaio irribarrea, hortz artean haur beltzari, afrikarrari... orain ebola. HIESak, hankak arin, dantza makabroetan, airean dituen paraje haragiz beltzetan... orain ebola. Gerra, munstro asegaitz, maitasun fereka lapur higuingarriak, aspalditik erresuma duen Afrikan... orain ebola. Goseak, eta egarriak belaunikarazten dituzten gorputz ezin duinagoen, eremu ezin aberatsagoetan... orain ebola. Gizakiak, gizakia suntsitzeko asmatutako drone, robot, liztor itsuen hankapean... orain ebola. Ustelkeria mota guztien gotorlekuan. Arma ororen entsegu zelaietan. Mediterraneo itsasoak...
Bada Afrikako basamortuan, basamortuarena baino izan ezin duen haragizko herri bat. Haizeak harrotzen duena, ilargiak zaintzen, isiltasunak hezten. Herri bat, danbor hotsek, eta gitarra kordek bizi dutena, espazio mugagabeetan bideak asmatzen dakiena. Etsi ezin duen herri bat. “Gaurko Saharari buruzko liburu bat idatzi dut, bertako gaztediari buruz, musikariei buruz, euren borrokei buruz. Sahara Roks izenburua jarri diot, eta mortu aldera begira, zabal irekitako leihoa izan nahi du. Jar zaitezte lasai leihotik begira, ez zaizue damutuko”. &nbs...