Tuareg Herria
1962a zen. Niger, independentziaren bigarren urteurrena ospatzen ari zen. Guri, tuaregei, ez zegokigun gaia.
Frantsesek, mahai baten gainean, basamortuko nomadek, erraz zeharka zitzaketen marrak zirriborratu bazituzten, independentziarekin Algeria, Mali, edo Niger bezalako estatu berrietako polizia, eta militarrek, irakurtzen ere ez zekiten tuaregei pasaporteak, eta bisatuak eskatzen hasi zitzaizkien. Euretariko batzuk, ur putzuren batera iristear zeudela, basamortura jaurtiak izan ziren, “ur- gerbak” hutsik, egarriz.
Noski, independentzia honen bezperan, hainbat tuaregek, zetorkien drama sumatu zuten. Okerrena aurreikusirik, Agadezko sultanak, eta beste hainbat tuareg-talderen buruk, eskutitz bat idatzi zioten de Gaulle jeneralari, Tuaregen herria, estatu desberdinetan zatitua izana arbuiatzeko. Sahara-estatu baten sorkuntza eskatzen zuten.
Eskutitza, ez zen baina, sekula, hartzailearengana iritsi. Frantziar errepublikako presidentearen bulegoan atzemana, Dion Hamani Nigerreko presidente berriari itzuli zitzaion. Honek, berehala, atxilotarazi zituen egileak. Agadezko sultana bera, presoaldian hil zen.
Mano Dayak.Je suis né avec du sable dans les yeux.1996
Iruzkinak
Utzi iruzkina: