Basamortukoak

AMAN IMAN (ura bizitza da), Tuareg-en esaera zaharra

Lakuen Sahara

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-04-05 14:32

  Historiaurreko gizakiak, oso Sahara desberdina ezagutu zuen. Orduko hura, gaur egungo nomada amazigh-en arbaso diren zaldun eta gameluzain libiarren aurretikoen hura, artzain eta arrantzale neolitikoen Sahara oparoa zen... lakuen Sahara. Laku saharar haiek, tamaina ederrekoak ziren, ehunka kilometrotako diametroa izatera iristen ziren batzuetan. Gaur egungo Txaden antzekoak irudikatu behar ditugu, ur eremu izugarriak, sakonera gutxikoak, zoru lokaztuak, kanabera eta papiro landaredia trinkoz jositako ertzak, nenufar urdin, eta arrosaz estalitako ur epelak, gentziana zuriz gainez...


Ihesi

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-03-22 16:42

Azawadeko errefuxiatua   Maliko gerratik ihesi iritsi dira asko, Aljeriako “Hegoalde Handira”. Batzuek Tamanrasset, eta Adrar hirietan gelditzea erabaki dute, oraingoz. Kel_Tamashaq-ak dira, bai kolono zaharrek marraztutako mugaren alde batekoak, baita beste aldekoak ere. Eta basamortukoen arau zaharrari jarraiki, bidaiaria ondo artatzera behartuta daude... guztiak. Iritsi berriek, dendak zutitu dituzte han eta hemen, euren lehengusuengandik hurbil, batzuek lur-eremutxo bat alokatu ahal izan dute, bertan baratzea lantzeko asmoz, beste batzuek, emakumeak eta haurrak batez e...


  Aurten, otsailaren 21etik, 24a bitartean ospatu dute Tuaregek, Air-eko 10. jaialdia, Agadez lurraldeko Iferouane herrixkan. Jaialdi honek elkartzeko, eta euren kulturaren edertasunaz harro sentitzeko beta eskaintzen die Kel_Tamashaq-ei, urtero. Aurtengo festa hau, Agadez bertako, eta inguruko nomada, eta abeltzainen kulturaren erakusleiho interesgarria bihurtu da.  Era tradizionalean jantzi eta apaindurik, bere izaeraren harrotasuna erakusten diote halako egunetan Tuaregek munduari, eta batez ere elkarrekin hitz egiteko, elkarren berri jakiteko, elkar besarkatzeko.... badirela s...


Ama

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-03-08 17:37

Azawadeko errefuxiatuak Burkina Fason, 2013ko martxoan       Dena zor diot nire amaren irakaspenei. Berak erakutsi zidan denda desmuntatzen, eta berriro muntatzen. Enbor gogor, baina zur leuneko “torcha” zuhaitzez zizelkatutako ohea destolesten. Berak erakutsi zidan urtaro-aldaketa dakarten izarrez jabetzen. Berak ezagutzera eman, nire “Iforas” tribuko leinu ezberdinen izenak. Berak erakutsi irakurtzen, abestiak, poesia. Berak... Ez dago, ama goretsiko ez duen tuaregik. Bera da basamortuko arima, eta bihotza. Berak egiten ditu lanik gogorrenak, gizon...


    Aspalditik, Mendebaldeko Sahararekin talkan dabilen Marokok, bat-batean kanpo-politika aldatu, eta Sahelen jarri ditu begiak. Maliren ondotik, gainera, Ginea Konakry, eta Gabon etorriko dira, Mohamed VI.a erregeak, diplomazia eraginkorrak, parte-hartze aktiboa eskatzen duela ulertu baitu.   MNLAren deiak, gauzak azkartu egin ditu zalantzarik gabe, eta iraultzen, eta era guztietako trafikatzaileen harrapakin bihurtu den Sahelen, bitartekari lana burutzea erabaki du Marokok, aurretik Uagaduguk egindako lanari jarraiki.   Orain arte, Maliar krisiaren aurrean, isilik ...


Azawad

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-02-14 18:48

  Deseginda! Azawad ez izan beldurrik leherraraz biezazkizute birikak. Denbora da ehun eta bederatzi urte zure herriaren suntsitzaileek hilik nahi zaituztela behin betiko hilik.   Baina oraino hemen zara, espazio eraila mortu bizia. Eta, han, urruti, zuk ere nahi duzu noizbait gailur batean zutik jarri gure guraso mufloien antzera.   Hawad-en Azawad     


   Azawad lurralde hareazkoa, beldurraren erresuma bihurtu dadin, ahaleginak, eta bi egingo dituzte hangoek, eta hemengoek. “Aqmi"-k, eta Maliko armadak, eta hauen atzean, itzalpean ondo ezkutatutakoek....  botere usnan dabiltzan azeri zaharrek.  “Mujao"-ren  bandera beltz itsusia dantzatu du mortuko haizeak,  “Ala"-k aspaldi abandonatutako Azawad lurralde beilegian. Bandera-zomorro beltz honen izenean, “Tamkoutat” azokatik, etxerako bidean ziren hogeita lau Kel_tamashaq, hilotz gordin bihurtu dituzte. Eta gorpu urratuok, zerraldo...


Marien Hassan (Mendebaldeko Saharako abeslaria)     Soka oinazezkoz lotu du emakumearen bihotza munstroak, eta ito bere izate osoa. Azeri zaharren jostailu den gerra gorriak, zulatu ditu haragi leunak, erdibitu bularrak, kolpatu irribarreak, lardaskatu sabel guriak.  Azawaden, edo Sirian, edo Kongon, edo Sudanen, edo Mendebaldeko Saharan, edo...  emakumeari tu. Landarea zimeldu. Hautsi dira amaren ferekak, arrebaren hasperenak, amonaren ipuin zaharrak,... Galdu ahizparen goizaldeko kafe usaina, alabaren koloreetako printzesadun margolana.Sutan kiskali dira emankorren a...


Zu, eta ni

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-02-01 21:29

  Bideak egin gintuen lagun, edo zeruko izarrek... auskalo! Baina zure luzapena baino ez naiz ni... zu, nire luzapena baino ez zaren bezala.Jaiotzen ikusi zintudan, hazten, dantzarako prestatu zintudan gero, urratsik dotoreenak erakutsi, jantzi ikusgarrienez jantzi.Bakardaderik bakardadeenak zeharkatu ditugu, basamorturik basamortuenak. Ni... zu, eta zu... ni, eguzkirik borreroenaren zigorpean. Oinez, egarriz, gosez... bidea zer den ez dakiten espazio amaigabeetan barrena. Egoskorkeria baino ez dugu lagun izan, zuk eta nik, deabruarenak baino izan ezin diren infernuetan.Eta orain, buk...


  «Akounat Tedalat Taha Tazoughai», izenburu hauxe izango du, tamasheq hizkuntza hutsean, mundura emango den lehenengo filmak. Proiektuaren sustatzailea, berriz, Christopher Kirkley musikari estatubatuarra dugu, musika independentearen bultzatzailea den «Pichfork», web orriaren gidaria. Gauzak ondo badoaz, hurrengo hilabetean, hasiko dira pelikularen filmaketan, Nigerren. Eta bertan, Mdou Mctar-ek, Tahoua herrixkako, musikari tuareg handiak, eite, bereziki garrantzitsua izango du.  Esan gabe doa, zein garrantzitsua izan daitekeen lan hau, Tamasheq kultura, ...


tuaregenlaguna2011 1457025528099

Tafsit Udaberri

Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.

Bitakora twitter