Lakuen Sahara

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-04-05 14:32

 

Historiaurreko gizakiak, oso Sahara desberdina ezagutu zuen. Orduko hura, gaur egungo nomada amazigh-en arbaso diren zaldun eta gameluzain libiarren aurretikoen hura, artzain eta arrantzale neolitikoen Sahara oparoa zen... lakuen Sahara.

Laku saharar haiek, tamaina ederrekoak ziren, ehunka kilometrotako diametroa izatera iristen ziren batzuetan. Gaur egungo Txaden antzekoak irudikatu behar ditugu, ur eremu izugarriak, sakonera gutxikoak, zoru lokaztuak, kanabera eta papiro landaredia trinkoz jositako ertzak, nenufar urdin, eta arrosaz estalitako ur epelak, gentziana zuriz gainezka.

Krokodiloak, eta arrainak nahi adina, Katu-arrainak batez ere, eta perkak. Ez zebilen hipopotamo gutxi, eta laku bazter basatietan, mimosa basoetan, han-hemenka antilopeak, elefanteak, fakokeroak, ostrukak, lehoiak, panterak, eta jirafak.

 

Theodore Monod. Meharées. 1999

 

 

 


Utzi iruzkina: