Beldurraren erresuma
Azawad lurralde hareazkoa, beldurraren erresuma bihurtu dadin, ahaleginak, eta bi egingo dituzte hangoek, eta hemengoek. “Aqmi"-k, eta Maliko armadak, eta hauen atzean, itzalpean ondo ezkutatutakoek.... botere usnan dabiltzan azeri zaharrek.
“Mujao"-ren bandera beltz itsusia dantzatu du mortuko haizeak, “Ala"-k aspaldi abandonatutako Azawad lurralde beilegian. Bandera-zomorro beltz honen izenean, “Tamkoutat” azokatik, etxerako bidean ziren hogeita lau Kel_tamashaq, hilotz gordin bihurtu dituzte. Eta gorpu urratuok, zerraldo, betirako gorde dira , hondar aleen artean.
Zainduko al ditu gutxienez, Tanit-ek, basamortuko jainkosak, hain era basatian eraildakoen arimak! Erneko al da gorputz-haragi odoleztatuetan, belardi oparo bilakatuko den hazirik? Laztanduko ote ditu eguzkiak, hezur, azkazal, betile, bekoki deuseztatuak! Ferekatuko ilargi beteak, gauetan, begi hustuak, aho espantuzkoak!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: