Air-eko jaialdia 2014
Aurten, otsailaren 21etik, 24a bitartean ospatu dute Tuaregek, Air-eko 10. jaialdia, Agadez lurraldeko Iferouane herrixkan. Jaialdi honek elkartzeko, eta euren kulturaren edertasunaz harro sentitzeko beta eskaintzen die Kel_Tamashaq-ei, urtero.
Aurtengo festa hau, Agadez bertako, eta inguruko nomada, eta abeltzainen kulturaren erakusleiho interesgarria bihurtu da.
Era tradizionalean jantzi eta apaindurik, bere izaeraren harrotasuna erakusten diote halako egunetan Tuaregek munduari, eta batez ere elkarrekin hitz egiteko, elkarren berri jakiteko, elkar besarkatzeko.... badirela sentitzeko erabiltzen dituzte egun zoragarriok mortuetakoek.
Abestiz, dantzez, gamelu lasterketez janzten dute basamortukoek basamortua.
Zoriontsuak nire Tuareg-irakasle den Adouma Alghoubas.ek bezala, ospakizunaz goza ahal izan dutenak!
Hona hemen berak, bere begi nomadekin, bertan, ateratako argazki batzuk. Kulturen aniztasunaren ederraz hitz egiten digute argazkiok. Eta tristuraz blai datoz, ez baitira hauek Kel_Tamasheq-entzat garairik hoberenak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: