Basamortukoak

AMAN IMAN (ura bizitza da), Tuareg-en esaera zaharra

    (...)   Lorearen eta udaberriaren ezteiei itxoin gabe udak basamortu betean tximeleta besarkatzen du Txingarren txinpartek Saheleko tankeek inausten duten tuareg zurtzaren ezpainak aureolatzen Bere hats sutua auhen hegalduna da Basamortuen arnasa arteria oinazea Gar laukoiztua metrailadorearen parrastadek zipriztindu duten bere itzal bizki haur kurdua Amaren erraiak hondakinen gainean Bagdaden, Istanbulen, Teheranen Ai ei ilunantzeko haurrak milaka egunetan oinazez   (...)   Hawad      


Gerra gorria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-03-19 19:45

Kel_tamasheq-en bitxia      Bada aspaldiko istorio bat, basamortuaren alde batetik bestera «Harmattan» haize zitalarekin batera dabilena. Zaharrek ondo baino hobeto ezagutzen dutena, ez baita besterik Aïr, edo Ahaggar, edo Tassili n›Ajjer goialdeetan latzagorik.   Ba bertako zaharrek diote, gerran urte batzuk igaro ostean, sendi ezagun bateko semerik ederrena, biziena eta alaiena etxera bueltatu zela. Mutilak baina, ez omen zeukan inondik inora behin alde egindako haren trazarik, hain omen ziren nabarmenak gorputz hustu haren hezurdura, begitarte...


    Bidaiariek, poeta alderraiek gauaren argitasuna lagun haizearen lorratzei jarraitzen die infinituaren arrailduretan   Hawad      


Hélène Claudot

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-03-14 03:07

  Kidaleko emakume kel_tamasheq-ak   “1991z geroztik hiru bake akordio, eta itun nazional bat zinatu dituzte Maliko gobernuak, eta tuareg talde armatuek” — ile kizkurra dauka, begiak beltzak, jende andana du aurrean, arretaz entzuten — . “Lehenago, Adagh-eko 1963ko matxinada odolez, eta bortxaz ito zuen Maliko armadak. Tuareg familia askok egin behar izan zuen ihes” — emakumea da, izango ditu hirurogei bat urte, ederra da — . “Agintariek ez zuten inolako ez elkarrizketarik, ez negoziaziorik, ez ikerketarik abiarazi gehiegi...


   Otsaileko Aljerreko akordioak, Azawad basamortuari, Malirekin ezkonduta egoten jarraitzera behartzen dio.   Duela berrogeita hamar urte inguru ezkontarazi zituzten, halabeharrez, bi lurraldeak. Elkar hain gutxi maite zutenak, bi lurralde guztiz desberdinak zirenak. Eta Bamakori, Maliri, etxe hartako galtzak gora jantzita eramateko erregalia, eskaini zion, komenentzia-ezkontza haren aitabitxi izan zen Frantziak. Eta sinetsi zuen, edo sinestarazi zioten Maliri, gainera, ezkontza hark lurralde higatu haien bikotekide ez ezik, jabe ere bihurtu zuela.   Espero zen bezala, ...


Timbuktu

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-02-27 23:55

  Timbuktu hondarretatik hazi zen. Eurek ornitu zuten edertasunez, jakintsuen jakituriaz, eta baita ere ondoz ondoko gobernu lehiez. Bere ospeak, helmuga bihurtu zuen mendebaldekoentzat, eta bere izatearen jakitun, bere misterioaren bila, bizitza arriskuan jarri zuen batek baino gehiagok. Hiri boteretsu, eta erosoa izan zen. Gaur egun ere erakargarria, eta zalapartatsua da. Goizero, hiruzpalau haur atzetik, hiri zaharrera igotzen naiz. Haurretariko batek, Mahmud-ek, larrua, eta zilarra lantzen dituen bere osaba artisauaren lantegira eraman nau. Eraikina ilunpean dago. Gizonek, patio ba...


    “'Azoad' basamortuan, harri berezi baten gainean zizelkatutako bi hilobi ikus daitezke, bi hilotz gordetzen dituztenak. Bietako bat, egarri izugarriz, mortua zeharkatuz zihoan merkatari aberatsa omen zen, egarriari ezin eutsiz, karabanako zamaltzain bati ur tragoxka, hamar mila dukata ordaindu zizkiona. Ez zion, halere, honek, heriotza ekidin, ez baitzen kantitate hura, nahikoa, bizirik irauteko. Heriok, halaber, bere ura hain garesti saldu zuen zamaltzaina ere, bere magal hotzean hartu zuen” León afrikarra; Descripción de Africa y de las cosas nota...


  herriaren memoria   Mugarri bat jarri genuen atarian Eta mugarriaren parean harresia Eta harresiaren gainean arantzak Ez zedin beldurra gure etxaldeetan sar Ez ziezaieten gaueko basa-piztiek gure sutondoei, gure ortuei gure emazteei kalterik egin Mugaz haraindi gera zitezen iluna eta ilunaren kedarraren morroiak Ez zitzaten beleek gure umeak iratzar Euren sehasken kulunkan egin zezaten amets Euren arimen graziak biziraun zezan Harresitik kanpo utzi genuen jainkoen amorrua Ez gintzaten ekaitzek ikara Ez zezaten etsaien geziek gure larrua urra Ez zitzan gure lurrak kimu arrotzak ...


  Vienako banku batean eseri dira tuaregak, gitarrak eskuan. Ez dabil jende asko kalean. Kale estu, arrunt bat baino ez da. Atzealdean, lantegi batenak diruditen adreiluzko hormak. Bankua zaharra da. Pintadak. Lata bat lurrean. Ez daude Vienako auzorik aberatsenean, eta halere argitasuna, dotorezia, eta lasaitasuna dario, Kel-tamasheq-ek euren abestiez, gitarrez, eta jantziez itsatsi diotena. Abeslarien bihotza, baina, ez dago kale horretan, Europa zaharretik ez hain urruti dagoen Azawaden baizik. Gaur, arma-saltsa ustela den euren herrian. Armak, Maliko estatuarenak, eta estatuak ber...


Akats larria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-01-22 23:40

    Kidalen, atzo, Nazio Batuetako banderari su eman zioten herritarrek, bere lekuan Azawadekoa jarriz. Ordura arte kidaldarrek errespetagarritzat zuten ikurra, adiskidetzat zutena, destainaz txikitu, eta kalera atera ziren, “tenereko” “djin” guztiak lagun. Gehienak emakumeak, eta haurrak, harri, su, eta oihu, dantza gorrian murgildu ziren, minez.   Ez dute gehiago MINUSMArik (Nazio Batuek, Mali egonkortze aldera martxan jarritako operazioa) nahi, ez tuareg independentistak helikopteroetatik tirokatzen dituzten bitartean behintzat. Hauxe bera, egin z...


tuaregenlaguna2011 1457025528099

Tafsit Udaberri

Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.

Bitakora twitter