Mahamadou Issoufou Nigerreko presidenteak, beso zabalik hartu ditu atzerriko indar militarrak. Hain bero ezen frantsesek hiru base jarri dituztela bertan, eta amerikarrek Agadezen, Afrikan daukaten handiena eraiki dutela.   Lehendik ere beltza duten kopeta, are beltzagoa jarri zaie hainbat afrikarri egoera honen aurrean, eta euren zaharrek hainbeste oinazeren ondotik lortutako independentzia, zertan den orain aurpegiratu diote estatuko gobernuari, haserre.   Estatu Batuen aginduz Afrikarako bozeramailea den Samantha Reho-ren hitzetan Nigerrek berebiziko kokapena dauk...