kel_tamasheq-a Uztailaren erdi aldean, irekiko da Maliko gobernuaren, eta iparraldeko talde armatuen arteko bake negoziazioen lehenengo fasea. 2013Ko ekainean Uagaduguko akordioa sinatu ondoren, urte osoko blokeoaren ostetik dator, beligeranteen elkarretaratzea. Ekainaren 18a zen. Hamaika egun iraun zuten negoziazio bizien ondotik, Mali iparraldeko bi matxino talde nagusiek ---Azawaden askapenerako mugimendu nazionalak (MNLA) eta Azawadeko batasunaren kontseilu gorenak (HCUA)--- Uagadugun “lehendakari-hauteskundeak bermatzeko aurretiazko akordioa, eta Maliko bake elkarrizketa ...
A. Tambo. Izenbururik gabea Zaparradaren freskurak, hain gurea denak, dotoretu dizkigu gaur ere mendi, eta itsaso bazterrak. Biziberritzen duen ura, herrixketan, hirietan, erreka bazterretan, gereziondoetan, sandalietan... eguzkitako betaurrekoetan, trenbideetan, bankuetan, hondartza hondarrezkoetan... Aurten, baina, berandu dator euri sasoia Niger iparraldera, nomaden lur eremuetara. Egarriz daude Agadez inguruak, euri ezak beldurrez jantzi ditu bazterrak, eta tristuraz blaitu kel_tamasheq, eta peul abeltzainen ahuntz, ardi, gamelu, asto, eta behi bakan zimelen ...
Karabanak, Atlantikoko hondartzetako harea hezeetatik, dromedarioen erritmo malgu, eta motelean abiatzen zinetenak. Zein sukarrakin ikusten zintuztedan desagertzen! Karabanak, lanbro lehorren urre-koloreko hauts artean, ni itsasertzari loturik nengoen bitartean! Hura ezkutuko aztoramena abiatzen ikusten zintuztedanean, Trab el Beidane-rantz prestatzen, nire ametsetako herrialde mairura, nire gogoa itsatsirik zegoenera. Ekialdeko lur hilak, Tiji...
Harat honat galdu dira azawadarren ametsak, Mauritaniako Mbera errefuxiatu eremuan. Gorputz, hezur, betile, belo... artean. Gizonen ezpainetatik zintzilikatu dira, haurren begirada gardenetan busti, emakumeen adats beltz luzeetan behera irristatu. Osasun, duintasun, askatasun, bake, zoriontasun... ametsak dira. Gizaki orori, amaren sabeletik erditzen den une berean, bi bekainen artean, halabeharrez korapilatzen zaizkionak... ametsak. Zipriztindu da Mbera, Kel_tamasheq-en kezkez, eta baita ere bihotzak tristatzen dituen zama arintzen duten dantzez. Espazio in...
Aman imaN Ekainaren 17a, basamortutzearen aurkako Munduko eguna da. Aurtengo aldarrikapena honako hau; “Lurra etorkizunarena da, aldaketa klimatikotik babes dezagun”. 1.500 milioi pertsonatik gora bizi da egun, andeatuz doazen gure planetako eremuetan, eta biztanle txiroen erdiak, % 42ak, dirau bizirik dagoeneko degradaturik dauden parajeetan. Degradazio honek bihurtzen ditu, gainera, lur hauek, munduko arriskutsuenak. Eremuok, guretzat, hiritartxo aurreratutxoontzat, urrutikoak badirudite ere, gizakiaren sufrimenduaz, eta batez ere gizakiak berak, zuzenean, edo zeharka...
Azawadeko errefuxiatuak Nigerreko Mangaize errefuxiatu-esparruan, 2012ko azaroan Apirilaren 26tik maiatzaren 4a bitartean, prozesioan, bueltatu dira etxera, Nigerreko Mangaize errefuxiatu-esparrutik 1.600 azawadiar, emakume, gizon, haur... zahar, eta gazte. Errefuxiatuek, eurek, antolatu dute aberriratzea, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatarien esanetan, eta bidaia errazteko, bakoitzari, 35.000 FCF (53 euro) luzatu dizkio erakundeak. Gao eskualdeko, Menaka hiri hareazkokoak dira. Oraindik bizimodu arrunta eskaini ahal izateko, zailtasun handie...
Djado herri mamua Apirilean, Agadez eskualdeko Djado goi-ordokian, aurkitutako urre-tokirako sarbidea, debekatu du Nigerreko gobernuak. Aurkikuntzaren ondotik zer-nolako jende oldea, urre goseak eragin duena! Niger barnealdetik, Libiatik, Sudanetik, Txadetik... nondik ez ote dira iritsi! Nigerreko autoritateek diotenez 10.000tik gora dira iritsitakoak, eta auskalo zenbat diren iristear daudenak! Bertako sarbidearen debekuaren erabakia, ostiralean hartu zuen Ministroen Kontseiluak, “Meategi, eta Industria Bilakaerarako Ministerioaren” komunikat...
"Egari datiba afel idia iba attiba" Hil aurretik egin garrasi, gero alferrik da. ( tuareg atsotitza )
Izenburu hauxe darama Abderrahmane Sissako zinemagile mauritaniarrak, Cannesko zinemaldian aurkeztuko duen filmak. Afrika zabal, eta anitzaren aurtengo ordezkari bakar, maiatzaren 14tik 25era iraungo duen luxuzko lehiaketan, eta urrezko palma eskuratzeko gogoz, parte-hartuko du bertan. Tinbuktu, edo “333 santuen hiria”, Tinbuktu edo “Basamortuko perla”, Tinbuktu misteriotsu eta ezezaguna. Saharan barrena, mendeetan zehar, hara-hona ibilitako hainbeste karabanaren pausaleku, eta aterpe izan den Tinbukturen historia du ardatz Sissakoren metraje luzeko filmak. A...
emakume amazigh-a Apirilaren 20an beteko da udaberri berberearen 34. urteurrena, “Tafsit n'imazighen” deitzen diote euren udaberriari amazighek, berbereek. 1980ko apirilean, Aljeriako independentziaren 20 urteren ondotik, Kabiliar herri-mugimendua, bortizki ezereztu, suntsitu, zuen Aljeriako estatuak. Basakeria haren ondorioak... 126 hildako, eta 5000tik gora zauritu. Amazigh herria sutan jarri zuena, Tizi-Uzu-ko unibertsitatean “Kabiliako antzinako olerkiak” aztertzen zituen Maloud Mammeri, idazle eta antropologoaren hitzaldiaren debeku...