Djadoko urre-tokia

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-05-05 19:00

 

Djado herri mamua

 

 

Apirilean, Agadez eskualdeko Djado goi-ordokian, aurkitutako urre-tokirako sarbidea, debekatu du Nigerreko gobernuak.

 

Aurkikuntzaren ondotik zer-nolako jende oldea, urre goseak eragin duena! Niger barnealdetik, Libiatik, Sudanetik, Txadetik... nondik ez ote dira iritsi!

Nigerreko autoritateek diotenez 10.000tik gora dira iritsitakoak, eta auskalo zenbat diren iristear daudenak!

 

Bertako sarbidearen debekuaren erabakia, ostiralean hartu zuen Ministroen Kontseiluak, “Meategi, eta Industria Bilakaerarako Ministerioaren” komunikatu batek dioenez.

 

Lekua segurtatzeko, eta gainezka egin ez dezan, Nigerreko Indar Armatuak hedatu dituzte bertan.

 

Hainbat iturriren esanetan, Djado urre-tokiaren bereizgarritasuna, zoruan gehiegi sakondu gabe ere, urrearekin topo egin daitekeela da.

 

Ostiraleko Ministro Kontseiluaren arabera, Nigerreko gobernuak, SOPAMINE, Nigerreko Meategien Ondarearen Elkarteari baino ez dio onartu, urre bilaketaren baimena.

 

 

 

Starafrica.com 2014-05-04 (moldatua)

 

 

 


Utzi iruzkina: