Berbereen udaberria
emakume amazigh-a
Apirilaren 20an beteko da udaberri berberearen 34. urteurrena, “Tafsit n'imazighen” deitzen diote euren udaberriari amazighek, berbereek.
1980ko apirilean, Aljeriako independentziaren 20 urteren ondotik, Kabiliar herri-mugimendua, bortizki ezereztu, suntsitu, zuen Aljeriako estatuak.
Basakeria haren ondorioak... 126 hildako, eta 5000tik gora zauritu.
Amazigh herria sutan jarri zuena, Tizi-Uzu-ko unibertsitatean “Kabiliako antzinako olerkiak” aztertzen zituen Maloud Mammeri, idazle eta antropologoaren hitzaldiaren debekua izan zen. Hitzaldiak, berbereak asimilatzeko, ahaleginak eta bi egiten ari zen erregimen arabiar menperatzaileari kontrajarriz, kultura eta hizkuntza berberearen (tamazight-aren) onarpena eta aldarria zituen ardatz, eta helburu.
Aljeriaren independentziaren ondotik, frantses hizkuntzak ofizialtasuna galdu, eta arabierak hartu zuen lekukoa, honek administrazio eta irakaskuntzaren arabiartze masiboa ekarri zituen gero.
Gaur egun, Afrika iparraldeko jatorrizko hizkuntza den tamazight-ak, ez du ofizialtasunik inon... umezurtz da, bere altzo propioan... inor ez bere etxean.
“ Kultura berberearen abeslari egiten nauzue, eta egia da. Kultura hau nirea da, eta zuena ere bai. Aljeriako kulturetako bat da, hau aniztu eta aberasten duena, eta nik hori atsegin dut (eta zuek ere atsegin beharko zenukete), ez soilik mantentzea, ezpada indartzea”.
Maloud Mammeri-ren hitzaldi bateko aipua (1980)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: