Kategoria: amazigh
__Jakin-mina duenak entzun beza __. Ipuinek urrezko dirhama balio duten paisaia kaotikoetatik bainator, kanelak, azafraiak, eta piper-hautsak bat egiten duten erresumatik. Eta diotsuet Djemaa el Fna plaza zabalean, nire begiekin ikusi ditudala elkarren arrimuan emakumeak, siriar errefuxiatuak edo… belodunak __ we are Syrian refugees, help us please __, belaunikaturik. Hurbil, mahaitxo txukun baten gainean jarrita, era guztietako hortzordeak salgai zituen durbante dotorez jantzitako gizona __ proba itzazue nahi baduzue __ adeitsua behin eta berriz ezpainetan. P...
emakume amazigh-a Apirilaren 20an beteko da udaberri berberearen 34. urteurrena, “Tafsit n'imazighen” deitzen diote euren udaberriari amazighek, berbereek. 1980ko apirilean, Aljeriako independentziaren 20 urteren ondotik, Kabiliar herri-mugimendua, bortizki ezereztu, suntsitu, zuen Aljeriako estatuak. Basakeria haren ondorioak... 126 hildako, eta 5000tik gora zauritu. Amazigh herria sutan jarri zuena, Tizi-Uzu-ko unibertsitatean “Kabiliako antzinako olerkiak” aztertzen zituen Maloud Mammeri, idazle eta antropologoaren hitzaldiaren debeku...
ITXAROPEN HAZIA Herriko muino baten tontorretik dakusat ernetzen, negu betean itxaropen hazia. Berak tatuatuko dit aurpegian iraganari gorazarre eginez arratsaldez jaioko den lorea. Nire mezu leuna bidaliko die mirari baten zain dauden behealdeko lagunei. Irudi-trazuen atzealdean, lehoinabarrak etzanda nire ohatzea urratzen. Omar Derouich; Anfara. 2005
Badu txikiak indarra Izan nadin ni Nire hizkuntzan bizi nahi dut Nor naizen erakutsi munduari Banaiz Ez dut desagertu nahi Ez naiz inor baino gutxiago Atzerriko sentitzen naiz, nire etxean Etxean sentitu nahi dut, nire etxean Beldurrik gabe bizi nahi dut Nire buruaren jabe Duintasunez Bakean ASKE!
Amazigh izatea, herri betiko baten kidea izatea da. Hizkuntza betiko baten hiztun. Amazigh hitza, Afrika da, Afrika iparraldea. Amazigha, ez da arabiarra, ez espainola, ez frantziarra, ez italiarra. Amazigha, sorburua da, sorterria, sorlekua, sortzea, sormena. Amazigh izatea, eustea da, etsipenari tarterik ez eskaintzea, irautea. Mendia, eta basamortua da, Rif, eta Tassili n'Ajjer, eta kabilia. Itsasoa ere bada, guantxe galdua, guantxe denborak eramana, guantxe isildua, guantxe lurrundua. Amazigh izatea. mintzaira , eta kultura gutxituaren isla izatea da, gutxietsia, basokoa, basamortukoa...