Azawad osoaren isla

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2014-05-09 23:13

Azawadeko errefuxiatuak Nigerreko Mangaize errefuxiatu-esparruan, 2012ko azaroan

 

 

 

Apirilaren 26tik maiatzaren 4a bitartean, prozesioan, bueltatu dira etxera, Nigerreko Mangaize errefuxiatu-esparrutik 1.600 azawadiar, emakume, gizon, haur... zahar, eta gazte.

 

Errefuxiatuek, eurek, antolatu dute aberriratzea, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatarien esanetan, eta bidaia errazteko, bakoitzari, 35.000 FCF (53 euro) luzatu dizkio erakundeak.

 

Gao eskualdeko, Menaka hiri hareazkokoak dira. Oraindik bizimodu arrunta eskaini ahal izateko, zailtasun handiegiak dituen Menakakoak, Azawad osoaren isla baino ez den Menakakoak.

 

Egun, 141.300 azawadiar baino gehiago daude errefuxiaturik atzerrian, giza gaietarako nazio batuen erakundearen esanetara, eta 137.000tik gora omen dira Mali estatuan barrena, etxetik urruti, hara-hona, noraezean dabiltzanak.

 

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: