Agadez-ko gurutzea 50 urte luze daramatza Areva-k, Agadez eskualdeko uranio meategien ustiaketa lanetan. 50 urte munduko herrialde txiroenetakoaren bizkar zupa, eta zupa.Urte gehiegi lurpeko urak agortzen, hondakin erradiaktibo kantitate beldurgarriak sortzen, bertako fauna, eta landaredia desagerrarazten. Bazterrak kutsatzen, ingurugiroa aldarazten... txirotzen.Gainera, zeharo txikitu ditu inguruko errepideak, «Uranio bidea» deituriko Tahoua eta Arlit lotzen dituena batez ere.Ezin esan, ordea, bertako biztanleentzako lanposturik, nahikoa, sortu duenik, edo...
Estatu ahalguztidunek asmatu, eskuaira eta kartaboiez markatu, eta txotxongiloen tankeran, harietatik tiraka dantza arazten dituzten beste estatu batzuen marra-mugetan harrapaturiko herria da Kel-Tamashaq herria, gaur. Lehen ere latza zen mortuaren altzoa, latzago bihurturik, noraezean dabiltza hara eta hona, begirada zorrotz, gorputza mehar, kezkaren morroi.... irribarrerik ez. Umezurtz. Bada pisuzko interesik mendeetan zehar bizi izan duten mortua utz dezaten, betirako abandonatu dezaten, bizkarra eman diezaioten. Badago dakienik, ondo, zein aberatsa...
Adiskide maiteak, irakurle maiteak; badakit nigatik. nire familiagatik, eta nire herriagatik kezkatuta zaudetela. Arrazoi duzue, ez da harritzekoa, badago zertaz kezkatu. Azken urte hauek, gure bizitzako gogorrenetarikoak izan dira. Eta tamalez, arazoak konponbidetik urrun daude oraindik. Ibrahim Boubacar Keita, Maliko presidente berriak, bere aurretikoen gisara, desager gaitezen nahi du, eta François Hollande Frantziako presidenteak lan hori erraztu nahi dio, edo gutxienez eginkizun horretan parte hartu nahi du. Egunotako komunikabideak irakurri, entzun, edo ikusi badituzue b...
ITXAROPEN HAZIA Herriko muino baten tontorretik dakusat ernetzen, negu betean itxaropen hazia. Berak tatuatuko dit aurpegian iraganari gorazarre eginez arratsaldez jaioko den lorea. Nire mezu leuna bidaliko die mirari baten zain dauden behealdeko lagunei. Irudi-trazuen atzealdean, lehoinabarrak etzanda nire ohatzea urratzen. Omar Derouich; Anfara. 2005
Emakume "Tubu-a" "Berbereek", eta "Tubuek" euren hizkuntza-eskubideen urraketaren berri eman nahi izan diote munduari... Libian. Libia zabalean, batez ere hondarrezko, eta petroliozko den Libian. Arabiera ez besterik, hizkuntza ofizialtzat onartzen ez duen Libian. Tribu, herri, eta etnia ezpata-dantza den Libian. Tripoli handia, istant batzuetarako elektrizitaterik gabe utzi dute, itsu, mutu, gor haserreak airean... eta geroxeago gasolinarik gabe... itsuago, mutuago, haserretuago... oraindik. Itsasoaz haraindi, herri gutxituek, txikituek, bizirik dirautela, eta iraun ...
MANDELA... ekintza ederrak, hitz zorrotzak, eta irribarre gozoa utzi diguzun maisu handi hori. Beti izango zara AFRIKA; danbor hotsa, dantza eroa, eta milaka kolore. 1. atala - Gizon-emakume guztiak aSKe jaiotzen dira, duINTasuN eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute. 2. atala - Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko aRraza, lArrU KoLoREa, seXUAa, hizkUNtza, erlijioa, politikako edo bestelako IRITzIA, ...
Minata 2. A. Tambo (margolari tuarega) Aireportuak joan-etorrien gune dira. Bisitariak, langileak, turistak, gizon, eta emakumeak, zahar, eta gazteak hartu, eta bidaltzen dituzte, etenik gabe. Herrialdeetako ate bihurturik, dabilenari, datorrenari, arrotzari ongietorria, edota mespretxua erakutsiko diote iritsi bezain pronto.«Gurera etorri zara, erakuts iezaguzu beraz, zor diguzun miresmena», irakurtzen jakin beharko luke ---idatzita ez egonagatik ere--- Kidaleko aireportura iritsi berri denak. Ez da bada, oraingoan, hala gertatu.Eta, Kel-tamasheq-ek arrotza...
Hitzak aireratzen ditugu, ipar nahiz hego haizeetara, mendi tontorretan hasi, eta basamortuetara. Oihu, irrintzi, garrasi, txalo, eta negar artean... ahoetatik bihotzetara, bihotzetatik ezkutuko erraietara, eskutik eskura, eman, eta hartu, eta zabaldu, eta eman berriz ere, eta hartu... nahi adina, beldurrik gabe. Lotsarik batere gabe. Gure habiak, herriak, hodiak, bazterrak... bistakoak, eta ezkutukoak... eta itsusi, eta ilunak, eta ahaztuak, eta ahaztezinak jantzi, dotoretu, usain gozoz blaitu... hitzez. Nor garen, nor garen, nor garen, nor garen, nor garen nortasunez... edo ez, a...
Sebaiba dantzaria Djanet-en Ezpatak oso gora igotzen dituzte, ondoren behera, oso behera jaisteko. Aurpegiak mozorropean, oinak airean, Djanet oasiko hondarrak astinduz, irauliz.Bertakoak dira, Kel-tamasahaq-ak... dantzan. Emakumeen irrintziz, eta oihuz jantzi dira bazterrak. Danbor hotsak nonahi, bihotzen taupadekin nahastu dira, erritmo frenetikoan, etengabean. Haurrek, dena begi... aho zabalik zelatatzen dute emankizuna, amen soineko luzeen oihal artetik. Dena da festa, musika, dena da Afrika, bizitzaren taupada... mortuko islan. Bueltatu da Sebaiba, Djanet lozorrotik ater...
Azawadeko errefuxiatuak Burkina Fason (2013-03-11) Basamortutik etorri, eta basamortura bueltan zihoan gizonaz liluraturik nengoen. Ni, oraindik, ez nengoen eremu zabaletan araztua. Oraindik itsua nintzen. Bat-batean, bidaiariak, audientzia eskatu zion nire aitari. Bakarka hitz egin nahi zuen berarekin. Iritsi zen unetik, luze begiratzen ninduen, eta eskua nire ile kizkurrean pausaturik,honako hau esan zion: - Esaiozu ume honi,” haiek” nire Abarad-i egin ziotena... Jakinaren gainean egoteko adina dauka eta. - Zein “haiek”? Galdetu nuen nik. Nire hitzek...