Kondarrak baino eskaintzen ez dizkizuetenean
Agadez-ko gurutzea
50 urte luze daramatza Areva-k, Agadez eskualdeko uranio meategien ustiaketa lanetan. 50 urte munduko herrialde txiroenetakoaren bizkar zupa, eta zupa.
Urte gehiegi lurpeko urak agortzen, hondakin erradiaktibo kantitate beldurgarriak sortzen, bertako fauna, eta landaredia desagerrarazten. Bazterrak kutsatzen, ingurugiroa aldarazten... txirotzen.
Gainera, zeharo txikitu ditu inguruko errepideak, «Uranio bidea» deituriko Tahoua eta Arlit lotzen dituena batez ere.
Ezin esan, ordea, bertako biztanleentzako lanposturik, nahikoa, sortu duenik, edo bertako enpresak bultzatu dituenik. Honek bost, noski, erraldoi frantziarrari.
Erradiaktibitatearekin lotura zuzena duten gaixotasunen agerpenaren errudun ere ba da Areva.
Ingurugiroaren zainketan bete beharreko gutxieneko arauak ere, ez ditu betetzen sarri. Hondakin solido, eta likidoen kudeaketa ez du behar bezala egiten, erabilitako urak, adibidez, haranetan jaurtitzen ditu, ondoren abereek kontsumitzen dituztelarik.
Bestalde, biztanleriari, ez zaio erradiaktibitatearen gainean, behar adina informaziorik eskaintzen.
Gaitz hauen guztien errudun da Areva, eta berarekin batera, Azelik meategi taldea, urteko aferen irabazia 350 bilioi franko CFAkoa duena.
Hemen, ez da ordea, amesgaiztoa bukatzen. Niger estatuak,oraintsu, meategien ikerketarako, beste 200 eskumen eskaini baititu, hainbat meategi sozietateren artean. Sozietate hauek baina, ez dute bertako populazioaren bilakaera, eta aurrerabidea bultzatzeko inongo ez interesik, ez beharrik. Eta honek, beraz, ileak laztu dizkie agadeztarrei.
Agadez-en, azken urteetan, bakea, lanpostuak eskainiz negoziatu izan den lurraldean, bada zertaz kezkatu une honetan.
«Explotation de l´uranium; la grogne des habitants d¨Agadez».
Le Républicaine Niger 2014-01-18 (egokitua)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: