Sebaiba

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-11-17 21:41

Sebaiba dantzaria Djanet-en

 

 

Ezpatak oso gora igotzen dituzte, ondoren behera, oso behera jaisteko.

Aurpegiak mozorropean, oinak airean, Djanet oasiko hondarrak astinduz, irauliz.Bertakoak dira, Kel-tamasahaq-ak... dantzan. Emakumeen irrintziz, eta oihuz jantzi dira bazterrak. Danbor hotsak nonahi, bihotzen taupadekin nahastu dira, erritmo frenetikoan, etengabean.

Haurrek, dena begi... aho zabalik zelatatzen dute emankizuna, amen soineko luzeen oihal artetik. Dena da festa, musika, dena da Afrika, bizitzaren taupada... mortuko islan.

Bueltatu da Sebaiba, Djanet lozorrotik ateratzera.

Sebaiba... «El Mihane», eta «d´Azzelouaz» betiko tribu tuaregen arteko, aspaldiko bake-akordioa gogora ekartzera.

 

 

 


Utzi iruzkina: