Basamortukoak

AMAN IMAN (ura bizitza da), Tuareg-en esaera zaharra

      Zer erakutsi dio basamortuak basamortukoari?     Badaki basamortukoak, basamortuari ezin zaiola gailendu, ez ezpataz bederen. Badaki basamortukoak, basamortua sakon ezagutuz baino ez dela norberaganatzen. Dauzkan errai malkartsuak arakatuz, euretan barna bideak eginez, urratsak emanez, hara eta hona ibiliz, ibiliz, ibiliz... Gordetzen duen altxorrik preziatuena erdietsiko badu AMAN IMAN, ura, bizitza... IMAN, BIZITZA den DAMAA, dama den bizitza paregabea.     Badaki basamortukoak,basamortuaren konkista lan, biziki zaila den horretan, pazientziaz ...


Egunsentia

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-06-01 16:22

  Egun berri bat marraztu du, berriz ere eguzkiak,berezko zerumuga den mortuan. Eta lozorrotik atera mortukoak, egunsenti dotoreenaren eskutik. Urrez jantzi ditu “tafuk”-ek, basamortuko herrien ametsak, harrien ertzak, dunen xuxurlak eta suge adardunen kezkak. Aharrausi egin du oasiko palmondoak. Egun zabaldu berriari ongietorririk beroena. Goizeko printzen laztana, ordea, aurki bilakatuko da su, eta zigor . Zartailu bortitz. Goizero bezala, bilduko dituzte, gizonek, eta emakumeek, haurrek, zaharrek eta gazteek oro, zapi kolorezkoetan, urdin eta gorri, eta beltz, eta hori, ...


askatasuna

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-05-19 13:00

  Gizakia aske izatera kondenatutako izakia!   Gizaki askea baino ederragorik ba ote?   Zerk egiten gaitu aske?   Zertarako baliatzen dugu askatasuna?    


mano dayak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-05-11 18:13

mano       Begietan hondarra, jaio nintzen mundura. Egun hartan, “tezakey”-ak, hondarretako haizeak, harresi ilun eta gorrixka batez trabatzen zuen zerumuga, eta animaliak, bizkarrak haizerantz, kanpamentuko denden inguruan pilatzen ziren. Tidenen sortu nintzen, Air mendien bihotzean, eurien sasoiaren hasieran. Gizonek, dum palmondoz egindako hezien atzean makurturik, oso gora igotzen zituzten beloak, aurpegian. Hitzik ez. Euren erdian eserita, nire aitak, besteen begirada saihesten zuen. Begiak erdi itxirik, akazia adarrez eraikitako itxitura atzeko gamelu talde...


  Herriek ezin dute iraun, itxaropenaren argi printza itzaltzen bada. Herriek aurrera egiteko, biziko badira... anbizio neurrigabeek, potentzien harrokeriek, armek, gerrek, irentsiko ez badituzte... bideari lotu behar zaie, tinko. Duintasunez bizi ahal izateko, irauteko, ezinbestekoa duten ametsa erdietsi arte. Amets horrek, Azawad du izena tamashaq hizkuntzan, eta horixe aldarrikatu dute, ozen, Mauritaniako Mbera errefuxiatu-eremuan milaka tuaregek, hilabete honen hamahirugarren egunean. Bizirauteko,irauteko, herri izaten jarraitzeko, mortu puska propioa.    


                           “Aldendu itzazue dendak,                            hurbildu bihotzak”                                              Odile Dayak  


Imouraren

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-04-21 18:36

  Nuklear gaietan jainkosa den, Areva, enpresa frantziarraren ustez, mortuko magaleko Imouraren, lurralde tuarega, munduko uranio biltegi garrantzitsuena da.   Enpresa honek, bertan aurreikusten duen, aire zabaleko ustiaketa proiektua, 8 km luze, eta 2,5 km zabal izango da, 200 km2 inguruko biltegia beraz, lehen esan bezala, biltegiak uranio kantitate handia gordetzen baitu.   Imouraren-en ustiaketak, urteko 5000 tonako ekoizpen emaria izango luke, 35 urteko biziraupena lukeelarik. Arevaren helburua, bertan, Afrikako uranio meategirik handiena, eta mundutik bigarrena esplota...


Azawadeko errefuxiatuak Burkina Fason (2012-10-21)     «schwer verlasst was nahe dem ursprung wohnet, den ort». Friedrich Hölderlin Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak. Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan. Ez du niniak begia uzten ez bada erroi edo arrubioen mokoetan. Nekez uzten du gezalak itsasoa ez hare harriak basamortua. Ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna. Bere sorterria nekez uzten du sustraiak han dituenak.   Joseba Sarrionandia      


  Larunbat honetan apirilak 6 Parisen Lau haizetara GARRASIRIK OZENENA!!!   Maliar armada komunitate Internazionalaren axolagabekeria lotsagarrienaren aurrean   Azawadeko populazio zibilari tuaregei eta arabiarrei batez ere giza eskubide oro urratuz jasanarazten ari zaien gehiegikeria guztiei; erailketa, tortura, bortxaketa, lapurreta., irain, mehatxu... gaitzespenik sutsuena   NAHIKOA DA!!!     Ez ditzagun kel tamashaq-ak bide bazterrean utz    


  Apirilaren 5ean, artista tuareg garrantzitsuak bilduko dituen musika kontzertu ikusgarria mamituko da Niamein. Bertan izango dira, besteak beste, Abdallah Oumbadougou, Etran Finatawa, Bambino, Atri n'Assouf, Tinariwen, Nabil Othmani, Tamikrest, Hasso ... musikari kel-tamashaq handiak.   Kontzertu biharamunean bestalde, apirilaren 6an, “Bakearen abestia” hitzaldiak, hartuko dio lekukoa musika emankizunari. Bakearen sustapenean, eta kulturarteko elkarrizketan, gazteek duten inplikazioa aztergai izango duena. Parada ezin hobea izango dute tuaregek, aspalditik irentsi n...


tuaregenlaguna2011 1457025528099

Tafsit Udaberri

Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.

Bitakora twitter