itxaropenaren argi printza

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-04-27 12:39

 

Herriek ezin dute iraun, itxaropenaren argi printza itzaltzen bada.

Herriek aurrera egiteko, biziko badira... anbizio neurrigabeek, potentzien harrokeriek, armek, gerrek, irentsiko ez badituzte... bideari lotu behar zaie, tinko.

Duintasunez bizi ahal izateko, irauteko, ezinbestekoa duten ametsa erdietsi arte.

Amets horrek, Azawad du izena tamashaq hizkuntzan, eta horixe aldarrikatu dute, ozen, Mauritaniako Mbera errefuxiatu-eremuan milaka tuaregek, hilabete honen hamahirugarren egunean. Bizirauteko,irauteko, herri izaten jarraitzeko, mortu puska propioa.

 

 


Utzi iruzkina: