Egunsentia

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-06-01 16:22

 

Egun berri bat marraztu du, berriz ere eguzkiak,berezko zerumuga den mortuan. Eta lozorrotik atera mortukoak, egunsenti dotoreenaren eskutik.

Urrez jantzi ditu “tafuk”-ek, basamortuko herrien ametsak, harrien ertzak, dunen xuxurlak eta suge adardunen kezkak. Aharrausi egin du oasiko palmondoak.

Egun zabaldu berriari ongietorririk beroena.

Goizeko printzen laztana, ordea, aurki bilakatuko da su, eta zigor . Zartailu bortitz.

Goizero bezala, bilduko dituzte, gizonek, eta emakumeek, haurrek, zaharrek eta gazteek oro, zapi kolorezkoetan, urdin eta gorri, eta beltz, eta hori, et berde... gorputz azal, eta haragiak, eta nahigabeak.

Libra gaitzala patuak,oraingoz behintzat, herioren atzaparretatik.

Inshalah

 

 


Utzi iruzkina: