Imouraren
Nuklear gaietan jainkosa den, Areva, enpresa frantziarraren ustez, mortuko magaleko Imouraren, lurralde tuarega, munduko uranio biltegi garrantzitsuena da.
Enpresa honek, bertan aurreikusten duen, aire zabaleko ustiaketa proiektua, 8 km luze, eta 2,5 km zabal izango da, 200 km2 inguruko biltegia beraz, lehen esan bezala, biltegiak uranio kantitate handia gordetzen baitu.
Imouraren-en ustiaketak, urteko 5000 tonako ekoizpen emaria izango luke, 35 urteko biziraupena lukeelarik. Arevaren helburua, bertan, Afrikako uranio meategirik handiena, eta mundutik bigarrena esplotatzea da.
Proiektu honek, baina, bertako populazioarentzat (tuaregak batik bat), osasun, eta giza ondorio negargarriak ekarriko lituzke, erlazio franko-afrikarrak aztertzen dituen “survie” GKEaren ustetan.
“Areva ne fera pas la loi au Niger” elkarteak, bestalde, Arevak Nigerri, Imouraren uranio biltegiaren ustiaketarako proiektua dela eta, ordaindutako salneurri barregarria salatzen du, osasun eta ekologia kalteak kontuan hartuz, sortuko dituen ondorio mingarriak ezin baitira sosetan neurtu.
wikipedia fr (moldatua)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: