mano dayak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-05-11 18:13

mano

 

 

 

Begietan hondarra, jaio nintzen mundura.

Egun hartan, “tezakey”-ak, hondarretako haizeak, harresi ilun eta gorrixka batez trabatzen zuen zerumuga, eta animaliak, bizkarrak haizerantz, kanpamentuko denden inguruan pilatzen ziren.

Tidenen sortu nintzen, Air mendien bihotzean, eurien sasoiaren hasieran.

Gizonek, dum palmondoz egindako hezien atzean makurturik, oso gora igotzen zituzten beloak, aurpegian.

Hitzik ez.

Euren erdian eserita, nire aitak, besteen begirada saihesten zuen.

Begiak erdi itxirik, akazia adarrez eraikitako itxitura atzeko gamelu taldeari begira zegoen. Begiratu gabe begira.

Urte hartan, etxekoen berri galdetzen ziotenei: “tella n'yet” erantzuten zien, “nire emaztea haurdun da”, edo zehazkiago esanda “nire emaztea izpirituaren jabe da”. Eta era honetara, parteka zitekeen isilmandaturik nobleena, partekatzen zuen.

Une batetik bestera, zazpigarren aldiz, aita izatear zen.

Zazpi... zenbaki magikoa, “djinen”, ogroen, eta demonio guztien haserrea urruntzeko, ezinbestekoa den zenbakia...

 

 

 

mano dayak; Je suis né avec du sable dans les yeux (1996)

 

 

 


Utzi iruzkina: