Kategoria: tuareg_herria
Bombino Desagertu da berriz ere eguzki erregea, zerumugaren lerro amaigabearen atzean... gorri. Suaren ingurura bildu dira familiak, oihal dantza zalapartatsu artean. Haurrek, biluzik, buruko ileak harro, jolasean jarraitu nahi dute, eta gupidarik gabe egiten diete tira isatsetik, musker buru urdin errukarriei. Hortzik gabeko irribarre gozoa da amona eskeletoa, hondarrean eserita. Makal datoz ahuntz talde mamuak, hauts artean, buruak makur. Iritsi dira dromedarioak, basamortuak bizitzari ezarri dion melodian kulunkatuz, mantso... etxerantz. ...
mano Begietan hondarra, jaio nintzen mundura. Egun hartan, “tezakey”-ak, hondarretako haizeak, harresi ilun eta gorrixka batez trabatzen zuen zerumuga, eta animaliak, bizkarrak haizerantz, kanpamentuko denden inguruan pilatzen ziren. Tidenen sortu nintzen, Air mendien bihotzean, eurien sasoiaren hasieran. Gizonek, dum palmondoz egindako hezien atzean makurturik, oso gora igotzen zituzten beloak, aurpegian. Hitzik ez. Euren erdian eserita, nire aitak, besteen begirada saihesten zuen. Begiak erdi itxirik, akazia adarrez eraikitako itxitura atzeko gamelu talde...