Sustraiak han dituenak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2013-04-14 19:35

Azawadeko errefuxiatuak Burkina Fason (2012-10-21)

 

 

«schwer verlasst

was nahe dem ursprung wohnet, den ort».

Friedrich Hölderlin


Nekez uzten du bere sorterria

sustraiak han dituenak.

Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak

ez bada abaildu eta oholetan.

Ez du niniak begia uzten

ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.

Nekez uzten du gezalak itsasoa

ez hare harriak basamortua.

Ez du liliak udaberria uzten

ez elurrak zuritasuna.

Bere sorterria nekez uzten du

sustraiak han dituenak.

 

Joseba Sarrionandia

 

 

 


Utzi iruzkina: