Basamortukoak

AMAN IMAN (ura bizitza da), Tuareg-en esaera zaharra

 Haizearen eremua da mortua. Aske dabil hara eta hona, hondarrak, akazia hosto zorrotzak, izarrak, eta tuaregen dendak, eta beloak astinduz. Haizeak sortzen ditu desertuko paisaia desberdinak, dunak nahi erara itxuraldatuz , hondarrezko mendiak batzuetan gozo igurtziz, besteetan gogor kolpatuz. Haizea da, basamortuan, askatasunaren ikurra,ez inork, ez ezerk, ezin baitio mugarik jarri. Lurralde eremu zabalenetan, aske dabil dantza eroan, zurrunbiloak sortuz, hareak harrotuz, haur tamachack-en azala ferekatuz, emakumeen zapi peko gorputzak kilimatuz, gizonen betile urdin ederrekin olgat...


   Badu txikiak indarra Izan nadin ni Nire hizkuntzan bizi nahi dut Nor naizen erakutsi munduari Banaiz Ez dut desagertu nahi Ez naiz inor baino gutxiago Atzerriko sentitzen naiz, nire etxean Etxean sentitu nahi dut, nire etxean Beldurrik gabe bizi nahi dut Nire buruaren jabe Duintasunez Bakean    ASKE!   


Abdallah ag Oumbadougou, gitarra-jole tuarega, Agadez-etik (Niger) hurbil dagoen, Tchimoumoueneme herrixkan jaio zen, 1962an. Bere lehenengo gitarra 16 urterekin erosi, eta, inoren laguntzarik gabe ikasi zuen jotzen. 70. eta 80. hamarkadak, bi gertaera aipagarriri lotzen zaizkio tuaregen historian, batetik, lehorte izugarri bati, bestetik, Mali eta Nigerren, tuaregek, jasan behar izan zuten, marjinazio gero eta nabarmenagoari. Honek, “ishumar” edo tuareg gazteen erbesteratzea eragin zuen, bizimodu hobeago baten bila, Aljeria, edota Libiara alde egin zutelarik, batez ere. Abdallah, bere...


Tuaregen iraultza

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-08-24 18:31

 “Tinariwen”, tuareg-musika taldeko baxu-jotzailea den Iyadou Ag Leche, abesti zirraragarriarekin datorkigu, “Toumast tincha” (Herria saldu dute) deritzo abestiari. Honen bidez, joan den urtarrilean MNLAren bitartez, tuaregek, ilusio betez, hasitako erreboltak, oraintsu hartu duen norabide aldrebesa, kritikatu nahi izan du. Zertarako saiatu eguzkia atzamarraz estaltzen? 


  Tin Hinan-en hiriburua, barauaren etenaren aurreko uneetan, arau-urratzailea den giroak bizi du, eta, abuztuko bero itogarriak inposaturiko monotonia puskatzen du. Egunez, Tamanrasset hirian emandako bueltatxoak, Ramadan hilabete honetako nagitasuna eta laxotasuna, erakusten digu, auzo jendetsuenetan batez ere. Hiriko arteria garrantzitsuenak, Sersouf, Sersaf, eta Lahounit, ia hutsik daude. “Iftar” aurreko minutuetan baina, “Imoughah”-en hiriak, bere bizitasuna eta eldarnioa aurkitzen ditu, hala, hiritarrek sutsuki parte hartzen dute, bai “Tarawih” otoitzean, eta baita ga...


  Sutan daukat arima, atxiki nauen ahanztura erraldoiaren aurrean. Sutan daukat arima, lehen egarria asetzen zuen urik, jadanik ez dagoelako, eusten zioten itsasoek irentsia izan delako. Sutan daukat arima, traizionatu nauen nire bizitza osoaren gogoz, eta desioz. Sutan daukat arima, sostengatzen zuen zoriontasunak, alde egin duelako. Sutan daukat arima, norabide guztiak nahastu egin direlako. Sutan daukat arima, esan beharreko guztiak ez esateaz. Sutan daukat arima, sostengurik gabeko hari bat bezala hedatzen den Tenere-ren aurrean. Sutan daukat arima, apenas ikus d...


      Hondarrezko itsasoaren erdian galdu denak, ezagutzen ditu basamortuko “djin”-en, xuxurlak. Isiltasunik isiltasunenean, dunak abesten hasten dira. Hareazko olatu erraldoietan ezkutaturik bizitzera kondenaturik dauden jeinuen murmurioak dira, hipnotikoak, limurtzaileak.    Ulisesen, lamien, ahizpa bizkien kantuak dira, basamortu infernuzko dunenak.     Ama naturaren handiaz hitz egiten digute, eta gizakiaren txikiaz.    


 Laurent Fabius, Frantziako atzerri ministroa, Afrikan da.Nigerren hasi, Malitik pasa, ondoren Senegalera egingo du, eta Txaden bukatuko du bere bidaia. Zergatik? Mali, Maliko egoeraren konponbidea zein izan daitekeen aztertzera joan omen da. Tuaregen arazoa zaharra da. Ez bakarrik Malin, tuaregak Malin ez ezik, Libian, Aljerian, Nigerren, eta Burkina Fason baitaude, europar kolonizazioaren ondotik, europarrek Afrikaren “banaketa” egiterakoan jarritako mugen ondorioz. Han-hemenka sakabanaturik gelditu ziren beraz tuaregak, bere betiko eremu propioetan,baina lurralde propiorik gabe...


Zuria Siria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-07-25 17:02

Ramadan garaia da,eta Ramadana da musulmanentzat hilabeterik sakratuena, euren egutegi ilargitarrean. Ramadan garaia da Sirian. “Zuria” ahoskatzen dute siriarrek “Siria”. Halakoxea baita Siria, zuria... Zuriak hirietako kale estu amaigabeak, zuriak meskiten minareteak, zuriak imam-en tunikak, eta durbanteak... han-hemenka salgai dauden irinez, eta azukrez egin pasteltxo goxoak. Zuriak Alepo, Homs, eta Hamma-ko, abuztu itogarriko zeruak, zuriak Palmira-ko zutabe eta harbilak. Zuriak beduinoen begiak. Zuria da, Siriako hiri, herrixka, oasi, putzu, abere, gizaki... bakoitza ,ma...


Zertarako?

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-07-21 23:45

  "Maitatzen ez badakizu,zertarako behar dituzueguzkiaren sortze, eta ezkutatzeak?"                                   Omar Jayyan  


tuaregenlaguna2011 1457025528099

Tafsit Udaberri

Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.

Bitakora twitter