Ramadan gauak Tamanrasset-en
Tin Hinan-en hiriburua, barauaren etenaren aurreko uneetan, arau-urratzailea den giroak bizi du, eta, abuztuko bero itogarriak inposaturiko monotonia puskatzen du.
Egunez, Tamanrasset hirian emandako bueltatxoak, Ramadan hilabete honetako nagitasuna eta laxotasuna, erakusten digu, auzo jendetsuenetan batez ere.
Hiriko arteria garrantzitsuenak, Sersouf, Sersaf, eta Lahounit, ia hutsik daude.
“Iftar” aurreko minutuetan baina, “Imoughah”-en hiriak, bere bizitasuna eta eldarnioa aurkitzen ditu, hala, hiritarrek sutsuki parte hartzen dute, bai “Tarawih” otoitzean, eta baita gaueko giroaren gozotasunean ere, tenperaturaren leunaz profitatuz.
Barau-egile gehienek, Ramadan egunak lotan igarotzen dituzte, insomnio gauen , eta berunezko beroaren ondorioz. “Alioua” tentagarria irentsi ondoren baina, mundu guztia ateratzen da, gaueko erritmo bizkor eta biziaz blaitzera. Meskitak, otoitzera doazen fidelez betetzen dira, kafetegiak domino-jokalari amateurrez lepo daude eta, aisialdirako guneak, txikiegiak suertatzen dira, jende eder guzti hau hartzeko.
Melomanoen zorionerako, Adriene, hiri barruko enparantzak, dar-dar egiten du, tuareg musikaz. Iluntze hauetan, etxeko taldeak dira protagonista, publiko gero eta ugariagoa elektrizatu, eta kulunkatzen dutelarik.
Udako garai honetako, tenperatura hain bortitzetik libro dagoen Sersouf bailarak, ere, jende andana biltzen du, han-hemenka noraezean dabiltzan familiek, festa giro paregabea jartzen dutelarik.
Gazteak dira,baina, bisitaririk fidelenak,tuaregen hain kuttun den “wadi” honetan, tokiko freskotasunak, giroak, eta lasaitasunak erakarriak doazenak.
Emakumeek, biziki maite dituzte gau hauek, jantzi tradizionalak soinean, bere bitxirik ederrenez apaindurik, dotore dabiltza hara, eta hona.
Gaua, izarren babesean igarotzea maite dute denek.
Rabah Kareche (moldatua)