Kategoria: tamanrasset
Timlawlaouine gelta (putzua), Tamanrasset-en Auskalo nondik etorri zaigun, hainbeste urtetan jarraian, goraka baino egin ez duen erregai preziatuen prezioaren jaitsiera. Pozez zoratzen gaude mendebaldekoak, urre beltzarena ezin ulerturik, ezin sinetsirik. Krisiaren erresuma erdian, sekulako pagotxa! Oasia basamortuan... Tarta puska gozo hau dastatzen gauden unetik, eta lekutik urruti baina, badira egoera oso desberdina bizi dutenak. Konturatzeke, gure aurkiaren ifrentzuarekin, tupust egin dutenak. Aljeriako handi mandiek, petrolioaren salneurriaren beherakada ikaragarri...
Tin Hinan-en hiriburua, barauaren etenaren aurreko uneetan, arau-urratzailea den giroak bizi du, eta, abuztuko bero itogarriak inposaturiko monotonia puskatzen du. Egunez, Tamanrasset hirian emandako bueltatxoak, Ramadan hilabete honetako nagitasuna eta laxotasuna, erakusten digu, auzo jendetsuenetan batez ere. Hiriko arteria garrantzitsuenak, Sersouf, Sersaf, eta Lahounit, ia hutsik daude. “Iftar” aurreko minutuetan baina, “Imoughah”-en hiriak, bere bizitasuna eta eldarnioa aurkitzen ditu, hala, hiritarrek sutsuki parte hartzen dute, bai “Tarawih” otoitzean, eta baita ga...