Sutan dagoen arima

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-08-14 21:53

 

 

Sutan daukat arima, atxiki nauen ahanztura erraldoiaren aurrean.


Sutan daukat arima, lehen egarria asetzen zuen urik, jadanik ez dagoelako, eusten zioten itsasoek irentsia izan delako.


Sutan daukat arima, traizionatu nauen nire bizitza osoaren gogoz, eta desioz.


Sutan daukat arima, sostengatzen zuen zoriontasunak, alde egin duelako.


Sutan daukat arima, norabide guztiak nahastu egin direlako.


Sutan daukat arima, esan beharreko guztiak ez esateaz.


Sutan daukat arima, sostengurik gabeko hari bat bezala hedatzen den Tenere-ren aurrean.


Sutan daukat arima, apenas ikus daitekeen munduaren aurrean, zabaltzen den zerumuga bezala, dislokatzen delako tribu guztia.


Sutan daukat arima, giza-balore guztiek ez dirautelako.


Sutan daukat arima, zerurantz zuzen doan zurubia aurkitzeko.


Sutan daukat arima, galdutako une hobeagoez gogoratzen delako. Gaua da nire arimaren baitan, amaierarik gabeko tunelean, bukaerako argiaren bilatzearen bilatzeaz, infinituaren ateen aurrean, miseriaren eta ahanzturaren kontra, borrokatzen den tribu oso baten arimaren garrasia.


Nire arimak oihu egiten du, lautadetatik, duna sorginduetara, nomaden transhumantzia kulunkatu duten herrien muga guztiak, mozten dituen etsaiaren hurbiltzerakoan, nik, izaki txikiak, noraezean bezala egin dut oinez, planeta batetik bestera, guztiak deuseztatuak. Oi, bizitzaren ekaitz eroek galdutako arimen Jaungoikoa, miretsi ezazu, bizi-iraupenagatik borrokatzen duten gizon, eta emakumeen ahalegina, arima eta izpiritua lehian daude, ahanzturaren kaosean eror ez daitezen.

 

Souéloum Diagho, poeta targia (tuarega)