Sahara hankaz gora

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-07-29 13:38

 

Laurent Fabius, Frantziako atzerri ministroa, Afrikan da.

Nigerren hasi, Malitik pasa, ondoren Senegalera egingo du, eta Txaden bukatuko du bere bidaia.

Zergatik? Mali, Maliko egoeraren konponbidea zein izan daitekeen aztertzera joan omen da.


Tuaregen arazoa zaharra da. Ez bakarrik Malin, tuaregak Malin ez ezik, Libian, Aljerian, Nigerren, eta Burkina Fason baitaude, europar kolonizazioaren ondotik, europarrek Afrikaren “banaketa” egiterakoan jarritako mugen ondorioz.

Han-hemenka sakabanaturik gelditu ziren beraz tuaregak, bere betiko eremu propioetan,baina lurralde propiorik gabe.


Afrikako estatu hauek,Frantziarekiko independentzia lortu ostean ere, kolonizatzaileen mugek, bere horretan jarraitu izan dute, eta jarraitzen dute, tuaregen protesta, iraultza, eta errebolten iturri izan direlarik.


Malin, apirilean, Amadou Toumani Touré presidentearen aurkako, estatu kolpeaz baliatu ziren tuaregak, beti aldarrikatu izan duten, Azawad lurraldeaz, jabetzeko. MNLA (Azawaden askapenerako mugimendua) izan zen ekintza honen motorra. Azawad, lurralde propio, laiko, demokratiko, askea exijitzen zutelarik.


Egoera, ordea, zeharo okertu da hilabete honetan, AQMI (Al Qaeda ) gailendu baitzaie MNLA-ko tuaregei eta, ondorioz, Azawad, lurralde jaio berria, musulman erradikalen esku gelditu baita orain.


Laurent Fabius, Afrikaren amaorde handia den Frantziaren, ordezkari gisa joan da beraz Malira, eta honako hitz hauek, jaurti dizkie maliarrei:


_ “Malik, afrikar INDAR eraginkor eta antolatuak behar ditu, Mali iparraldea okupaturik duten, islamista armatuei aurre egiteko”_ “ Ez da erraza izango, Malin, eta inguruko herrialdeetan bilatu behar delako INDAR nahikoa”_ “Niamei ere prest dago laguntzeko” _ “maliarrei, eta afrikarrei orokorrean dagokie erabakiak hartzea” _ “Frantziak BIDERATZAILE rol-a jokatu nahi du”... _


Laburbilduz;   _“elkarrekin KONPONDU zaitezte, guk jarriko ditugu eta, BITARTEKOAK”_


Mali eta Niger dira, Txadekin batera Afrikako lurralderik pobreenak, ura bera ere, luxuzko altxorra delarik. Gudarako, bortizkeriarako, izugarrikeriarako deialdi garbi honi, men eginez gero, zein egoeratara kondenatzen ditu Frantziak, lehendik ere miseria gorrian bizi diren Saharako herriak?


Nago, Afrika hankaz gora jarri nahian dabilela Europa ( lehenaz gainera), nola aurre egin bestela, gure krisi miserable honi?


Nago, ez garela eskubide berdinekin jaiotzen mundu honetara.