Araouane (Azawad)       Ibrahim Boucabar Keita, edo Soumalila Cissé, non dago desberdintasuna?   Atzeraka doazen zaldi zaharrak dira biak ala biak. "Adema" gobernu zaharreko kide izandako krokodiloak. Bata zein bestea, ordena zaharraren berrezarpenaren ordezkariak baino ez dira. IBK, hegoaldeko mandinga da, Cissé, aldiz, iparraldeko Tonbuktuko songhaia, baina “ibaialdeko” iparraldekoa. Mali bakarraren ikuspegia partekatzen dute biek.   IBK, junta militar zaharrak, eta nahiko fundamentalista den Aliantza islamistak sostengatzen dute, baita ...


 Paperezko egunkari zein digital guztietan egin du eztanda albisteak. Aita Santuak postua uzten du. Gotzain gabe geratu da Erroma. Ordenagailuko saguaren gurpiltxoaren pare bat laztantze beherago aurkitu dut, ordea, gehiago larritu nauen albistea: “Hollandek dio Maliko misioan dagoeneko “oinarrizko helburuak” lortu dituztela”. Izenburuak baieztapen ugariz ilundu dit momentua. Frantziak bere helburuak bete ditu, Maliko hidrokarburoen, urrearen eta beste baliabide natural preziatuen jabetzan eskua sartu du. Beste behin, Europa Afrikaren patuaren jabe. Zorte politikaz ari garela. Mo...


 Laurent Fabius, Frantziako atzerri ministroa, Afrikan da.Nigerren hasi, Malitik pasa, ondoren Senegalera egingo du, eta Txaden bukatuko du bere bidaia. Zergatik? Mali, Maliko egoeraren konponbidea zein izan daitekeen aztertzera joan omen da. Tuaregen arazoa zaharra da. Ez bakarrik Malin, tuaregak Malin ez ezik, Libian, Aljerian, Nigerren, eta Burkina Fason baitaude, europar kolonizazioaren ondotik, europarrek Afrikaren “banaketa” egiterakoan jarritako mugen ondorioz. Han-hemenka sakabanaturik gelditu ziren beraz tuaregak, bere betiko eremu propioetan,baina lurralde propiorik gabe...


Azken iruzkinak