Mali bakarraren ikuspegi bera dute biek
Araouane (Azawad)
Ibrahim Boucabar Keita, edo Soumalila Cissé, non dago desberdintasuna?
Atzeraka doazen zaldi zaharrak dira biak ala biak. "Adema" gobernu zaharreko kide izandako krokodiloak. Bata zein bestea, ordena zaharraren berrezarpenaren ordezkariak baino ez dira.
IBK, hegoaldeko mandinga da, Cissé, aldiz, iparraldeko Tonbuktuko songhaia, baina “ibaialdeko” iparraldekoa.
Mali bakarraren ikuspegia partekatzen dute biek.
IBK, junta militar zaharrak, eta nahiko fundamentalista den Aliantza islamistak sostengatzen dute, baita alderdi sozialista frantsesak ere. Frantziaren gizona da.
Zeintzuk dira hauteskunde ondoko arriskuak?
Kanpoko indarrak, bertan dauden bitartean, arriskua txikia da. Tuaregek badakite ez dutela nahikoa pisurik, eta garaituak izan diren jihadistak, ez dira bueltatuko, balizko sarekadak egiteko ez bada. Baina jauzia hobetzeko, arnasa hartuz, atzera egiten den eran jokatu da. Konponbidea, gibeleratu egin da...
Malik, artifizialki marraztutako herri bat izaten jarraitzen du. Hori al da arazoaren iturburua?
Horixe da, hain zuzen ere. Mali XIX. mendearen bukaeran, zatitua izan zen. Era arbitrarioan zatitua izan ere.
Herriaren zauria, iparraldeko Tuaregen, eta hegoaldeko “ibaialdekoen” arteko arazo etnikoa da.
Ba al dute Tuaregek autonomia erdiesteko aukerarik?
Hori onartzeko gobernurik balego, agintetik kenduko lukete. Aurretiaz, bero-beroan, egin beharreko zerbait zen. Frantziak, Maliko erreskatea, konfederazio-estatutu bat onartuz, baldintzatu behar zuen. Orain, berandu da. Agian, ez da mugimendurik egongo ondorengo hamar, edo hogei urtetan. Baina, eta gero?
Bernard Lugan
France- Monde-n 2013-08-11n argitaratua (moldatua)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: